Adimen edo garapen urritasuna duten pertsonen eta beraien familien eskubideen alde lan egiten duten erakundeek osatutako elkartea gara

Home » destacada » FEVASek irisgarritasun kognitiborako eskubidea aldarrikatzen du

FEVASek irisgarritasun kognitiborako eskubidea aldarrikatzen du

cccc

FEVASek jardunaldi bat egin zuen atzo irisgarritasun

kognitiborako eskubidea aldarrikatzeko.

90 pertsona bertaratu ziren jardunaldira.

Irisgarritasun kognitiboan hobetu beharreko gauzak biltzen dituen

dokumentu bat irakurri zuten desgaitasun intelektuala duten

pertsonek jardunaldi horretan.

Adituek emandako hitzaldiak ere izan ziren.

 

Gainera, FEVASek aldizkari bat argitaratu du,

eta dokumentu horretaz gain,

irisgarritasun kognitiboaren arloko elkarteen elkarrizketak

eta esperientziak ere biltzen ditu.

Aldizkaria webgunean dago.

 

FEVASentzat, irisgarritasuna oso garrantzitsua da

eta denek lagundu behar dugu hobetzeko.

Atzo, azaroak 30, Bilboko Euskalduna Jauregian egindako jardunaldian, 90 pertsona bildu zituen FEVASek irisgarritasun kolektiboa aldarrikatzeko eta hari buruz gogoeta egiteko, Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruz NBEren Konbentzioan aitortutako eskubidea dela kontuan izanda.

FEVASko presidenteorde Josean Idoetak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Gizartekintza Saileko Pertsonen Autonomia Sustatzeko zuzendari nagusi Sergio Murillok egindako irekiera ofizialaren ondoren, irisgarritasun kognitiboaren aldeko FEVAS Manifestua aurkeztu zen. Erlantz Burgos (Aspace Bizkaia), Laura Lajas (Apdema), Maite Fernández (Gaude) eta César Castañeda (Gorabide) izan ziren dokumentu hori irakurri zutenak, eta esparru horretan desgaitasun intelektuala edo garapenaren desgaitasuna duten pertsonen aldarrikapenak biltzen ditu dokumentuak.

Ondoren, bi ponentzia eskaini ziren; bata, “Irisgarritasun kognitiboa ingurunean”, CEAPAT-IMSERSOko Arkitektura/Irisgarritasun Arloko arduradun Cristina Larrazen eskutik, eta, bestea, “Ondo orientatzen al dugu irisgarritasun kognitiboa?”, Plena Inclusión Madrid elkarteko Irisgarritasun Kognitiboko Arloko arduradun Óscar Garcíaren eskutik.

Jardunaldiaren itxieran FEVASko zuzendari Valeria García-Landartek eta Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuorde Lide Amilibiak esku hartu zuten.

Era berean, eta jardunaldi horren osagarri gisa, aldizkari bat argitaratu du FEVASek, erraz irakurtzeko moduan idatzitakoa oso-osorik, eta bertan, Irisgarritasunaren aldeko Manifestuaz gain, adituei eta desgaitasun intelektuala duten pertsonei egindako elkarrizketak aurki daitezke, zenbait erakunderekin garatutako esperientziekin batera, beste hainbat edukiren artean.

FEVASentzat, irisgarritasun kognitiboaz hitz egitea desgaitasun intelektuala edo garapenaren desgaitasuna duten pertsonen aukera-berdintasunaren edo ahalduntzearen aldeko apustua egitea da, eta, hori horrela, arlo horretan eragingo duten politika eta estrategiak diseinatzeko eskatzen die agente guztiei.

 

 

FacebookTwitter

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies