Skip links

Adimen- edo garapen-desgaitasuna eta irisgarritasun kognitiboa hurbildu diegu Komunikazio Bitartekotzako Goi Mailako ikasleei

FEVASek prestakuntza eman die Barakaldoko LHIIko
Komunikazio Bitartekaritzako Goi Mailako ikasleei.
Prestakuntza 2 egunetan egin da:

 Apirilaren 24an
Adimen- edo garapen-desgaitasuna zer den azaldu dugu.
Adimen- edo garapen-desgaitasuna duen
pertsona bakoitzaren eskubideak, beharrak eta interesak
kontuan hartzearen garrantziaz ere hitz egin dugu.

 Maiatzaren 2an
Irisgarritasun kognitiboa eta irakurketa erraza
zer diren azaldu dugu.

FEVASentzat oso garrantzitsua da ikasle horiek prestatzea,
lanean hasten direnean
komunikazioan zailtasunak dituzten pertsonei
lagunduko dietelako.
Adibidez, adimen-desgaitasuna duten,
edo itsuak edo gorrak diren pertsona batzuei lagunduko diete.

FEVASek Barakaldoko LHIIko Komunikazio Bitartekotzako Goi Mailako ikasleei zuzendutako adimen- edo garapen-desgaitasunari eta irisgarritasun kognitiboari buruzko prestakuntza-jarduera batean hartu du parte. Apirilaren 24an egindako lehenengo saioan adimen- edo garapen-desgaitasunaren kontzeptuan, Eskubideen Ereduan eta pertsona bakoitzarengan oinarritutako ikuspegian sakondu dugu. Maiatzaren 2an egindako bigarrenean, irisgarritasun kognitiboa zer den argitu dugu, eta arreta berezia jarri dugu irakurketa errazean, informazioa eskuragarri eta irisgarri jartzeko metodologia gisa.

Etorkizunean, ikasle horiek funtsezko zutabe izango dira komunikazio-zailtasunak dituzten pertsonak gizarteratzeko eta haien eskubideak baliatzeko orduan. Hori dela eta, FEVAS Plena Inclusión Euskadin oso positibotzat jotzen dugu Barakaldoko LHIIk eskaini digun aukera: gure esperientzia eta zenbait baliabide eta estrategia partekatzea, datozen urteetan komunikazio-bitartekotzako profesionalen esku-hartzea errazteko.

 

Artículos relacionados

Ia 500 pertsona bertaratu dira Musikazaleak ekimenaren azken emanaldira. Euskadiko Orkestrak eta FEVAS Plena Inclusión Euskadik bultzatutako ekimen horrek adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonei hurbildu die musikaren jarduna, esperientzia sortzaile, parte-hartzaile eta inklusiboaren bidez.

Heba Hagrass desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko NBEko errelatore bereziak egin duen “Desgaitasuna duten haurrentzako zainketak eta laguntzak familia barruan eta haien genero-dimentsioak” txostenak, familia askoren errealitatea eta egunerokoan aurre egin beharreko zailtasun nagusiak aztertzen ditu. Dokumentuak gogorarazten du haur

Testu berriak aurreko kodea eguneratzen du, eta erakundeen erabakiak eta jarduna funtsezko bost baliotatik bideratzeko gida eskaintzen du: errespetua, justizia, bizitza betea, integritatea eta elkarrizketa.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content