Skip links

Simon Ezquiaga euskal artistak Plena inclusión-en 60. urteurreneko kontzertuan hartu du parte

Plena inclusión-ek kontzertu batekin
ospatu du bere 60. urteurrena.
Kontzertua igande honetan, apirilaren 26an, izan da,
Madrilgo Musika Auditorium Nazionalean.
Kontzertu horretan desgaitasuna duten 35 artista aritu dira.
Artista horietako bat Simon Ezquiaga euskalduna izan da.

Kontzertuaren izenburua “Lo imposible se hara” izan da.
Euskadiko Orkestrako
Mikel Cañadak koordinatu du,
eta Carlos III Orkestrak ere hartu du parte.

Kontzertu honetaz gain,
Plena inclusión-ek hainbat ekitaldi antolatu ditu
bere 60. urteurrena ospatzeko,
eta denek daramate “Ezinezkoa egin egingo dugu” izenburua.
Horrekin esan nahi dute dena lor daitekeela.

Plena inclusión duela 60 urte
sortu zuten 10 elkartek.
Gaur egun 950 elkartek osatzen dute Plena inclusión

Informazio gehiago www.plenainclusion.org

Ezquiaga Plena Inclusión-ek bere 60. urteurrena ospatzeko antolatu duen kontzertuan parte hartu duten eta desgaitasuna duten 35 artistetako bat da. Mikel Cañadak (Euskadiko Orkestra) koordinatuta, ekitaldia igande honetan, apirilak 28, izan da Musika Auditorium Nazionalean, eta Carlos III Orkestra ere bertan izan da.

Kontzertuaren izenburua, bere sei hamarkadetako ibilbidea ospatzeko ekitaldien buru den Plena inclusión-en eslogana izan da: “Lo imposible se hará”, elkarte-mugimenduaren asmoen adierazpen argia.

Plena inclusión 1964ko apirilaren 26an sortu zen Valentzian, hamar elkarterekin, eta gaur egun 17 federazio autonomiko, estatu mailako 3 erakunde eta Ceutako eta Melillako 2 erakunde biltzen ditu. Guztien artean, 950 elkarte ordezkatzen dituzte, eta adimen- eta garapen-desgaitasuna duten 150.000 pertsona baino gehiagoren eta haien familien eskubideak defendatzen dituzte.

Informazio gehiago www.plenainclusion.org

Argazkia: Plena inclusión

Artículos relacionados





    Ver Política de privacidad

    Skip to content