Skip links

40 urte inkusioa ereiten

Aurten 40 urte bete ditugu, 1980ko azaroaren 18an sortu zen FEVAS. Euskal erakundeek helburu komun batekin bat egin zuten: adimen edo garapen urritasuna duten pertsonentzat eta haien familientzat bizitza hobea lortzea. Orduan hasi zen denborak igaro ahala bere balioa erakutsi duen bidea: berdintasun handiagoa eskubideen arloan, inklusio handiagoa, zerbitzu gehiago eta hobeak, gizarte-babes handiagoa, irisgarritasun handiagoa, parte-hartze handiagoa eta herritar gehiago.

Hainbat oztopo izan dituen bide horretan beti izan dugu gizarte osoaren konplizitatea eta konpromisoa; horregatik, efemeride hau baliatuz, adimen edo garapen-urritasuna duten pertsonekiko konpromisoa eskertu nahi diogu gizarte osoari.

Inklusioa landatu duten pertsona guztiei, eskerrik asko.  

Zorion agurrak ikusi

Artículos relacionados





    Ver Política de privacidad

    Skip to content