Skip links

Gure elkarte-mugimenduak “historikotzat” jo du Konstituzioaren 49. artikuluaren erreforma

Talde politikoek
Espainiako Konstituzioaren 49. artikulua
aldatzea erabaki dute.
Artikulu horrek ‘urritu’ gisa aipatzen zituen
desgaitasuna duten pertsonak.

Desgaitasunaren arloko erakunde guztiek
aspaldidanik eskatzen zuten
izen hori aldatzea,
eta haren ordez,
‘desgaitasuna duten pertsonak’ erabiltzea.

49. artikulu berriak
hitz hori aldatzeaz gain,
beren politikekin eta legeekin
gobernuek pertsona horiek
gizarteratzen direla
bermatu beharko dutela ere jasoko du.
Bereziki, emakumeen eta
desgaitasuna duten adingabeen
eskubideak babestu beharko dituzte.

Plena inclusión-entzat aldaketa hori historikoa da,
eta txalotu egiten du erakundeak
eta pertsonak berak kontuan hartzea.

 

PSOE eta PP alderdi politikoek lortutako akordioaren ondoren, laster Konstituzioaren 49. artikulua aldatu egingo da, ‘urritu’ terminoaren ordez desgaitasuna duten pertsonak jartzeko. Erreforma horrek amaiera ematen dio CERMIk ordezkatzen dituen desgaitasun-erakundeek aspaldidanik eskatzen zuten errebindikazioari, Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazio Batuen Konbentzioaren aginduarekin bat etorriz.

Konstituzioaren 49. artikuluaren testu berriak hau ezarriko du lehen paragrafoan: “Desgaitasunen bat duten pertsonek askatasun- eta berdintasun-baldintza erreal eta eraginkorrez baliatzen dituzte titulu honetan aurreikusitako eskubideak. Legez arautuko da jarduera horretarako beharrezkoa den babes berezia”. Eta bigarren atalean: “Botere publikoek desgaitasunen bat duten pertsonen erabateko autonomia pertsonala eta gizarteratzea bermatuko duten politikak bultzatuko dituzte, erabat irisgarriak izango diren inguruneetan. Era berean, beren erakundeen parte-hartzea sustatuko dute, legeak ezartzen duen moduan. Bereziki, emakumeen eta desgaitasuna duten adingabeen behar espezifikoei erantzungo zaie”.

FEVASen parte den Plena inclusión elkarte-mugimenduarentzat, neurri hori historikoa da bi arrazoirengatik: batetik, desgaitasunen bat duten pertsonak duintzen dituelako, eta, bestetik, politiken eta legediaren garapena aipatzen duten aldaketa garrantzitsuak egiten dituelako, erakundeak eta desgaitasuna duten pertsonak eurak kontuan hartuta.

Informazio gehiago

Artículos relacionados

Familian Oinarritutako Ikuspegiaren (FOI) arabera, familia da pertsonaren laguntzarako unitate nagusia. Vegak adierazi bezala, Familian Oinarritutako Ikuspegia erronka eta inbertsioa da aldi berean erakundeentzat. Zuzendaritzek ezagutu egin behar dute, horretan sinetsi, eta inplementatzeko baldintzak sortu.

Esteban Corsino, Plena inclusión Aragoneko teknikaria. Elkarrizketa horretan, Corsinok azpimarratu du teknologia adimen- edo garapen-desgaitasuna duen pertsona bakoitzaren bizitza-proiektuaren zerbitzurako beste laguntza bat dela. Mi Casa proiektuan duen esperientziatik abiatuta, laguntza-sisteman txertatzeko eta erakundeetan aldaketa kulturala bultzatzeko beharra defendatzen du,

FEVASek amaitu du adimen-desgaitasuna duten pertsonei eta haien familiei laguntza ematen dieten erakundeetan Familian Oinarritutako Ikuspegia ezartzen aurrera egiteko Deustuko Unibertsitateko María Villaescusa eta Garazi Yurrebasorekin batera gauzatutako pilotajea.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content