Skip links

Denok denok gara

Aurten, Plena inclusionek arreta berezia eskainiko die laguntza

gehiago behar duten pertsonei.

Urritasun bat baino gehiago duten, komunikatzeko edo ibiltzeko zailtasunak dituzten, buruko osasun arazoak dituzten…  pertsonak dira.

Horretarako, pertsona horien beharrei eta dituzten baliabideei buruzko

azterlana egingo du.

Enplegu pertsonalizatuaren eta laguntza aktiboaren gaiak ere landuko ditu.

Eta, gainera, pertsona horientzat dauden esperientzia onak ezagutu

eta zabaldu nahi ditu.

 

Plena inclusionek, laguntza gehiago behar duten pertsonek aukera gehiago

izatea eta gizartean murgiltzea nahi du.

Garrantzitsua da pertsona horiek gehiago ikustea eta gizartea sentsibilizatzea.

“Denok denok gara” lelopean, 2016an Plena inclusion arreta berezia ari da eskaintzen laguntza behar gehien duten adimen edo garapen urritasuna duten pertsonei: komunikatzeko edo mugitzeko zailtasunak, urritasun aniztasunak, buruko osasun edo portaera arazoak… dituztenei. Beste ekintza batzuen artean, talde horren beharrei eta erabilgarri dauden baliabideei buruzko azterlana egingo da, enplegu pertsonalizatuaren eta laguntza aktiboaren alorretan lan egingo da eta jardunbide miresgarriak identifikatuko dira.

Plena inclusioneko parte diren pertsonentzat, inklusiorako bideak ezin du inolako baldintzarik izan behar. Iazko urtearen amaieran, Auto-kudeatzaileen Kongresu Europarrean Madrilen elkartu ziren, eta adimen edo mugikortasun urritasuna duten pertsonek hau adostu zuten: “hau, denok inklusiora egin behar dugun bidaia da. Ezin dugu onartu inor kanpoan gelditzerik. Denok DENOK esan nahi du”. Aipamen horrek, laguntza behar Es la imagen de dos chicoshandiagoak eta konplexuagoak dituzten pertsonak aipatzen ditu: komunikatzeko edo mugitzeko arazo gehiago, buruko osasun edo portaera arazoak… dituzten pertsonak.

Pertsona horiek, gaur egun oraindik, eta neurri handian, ikusezinak dira gizartearen parte handiarentzat. Euren egoera berezia dela eta etiketaturik daude, eta beraien bizitzeko alternatibak, laguntza, bazterketa eta gizarteari laguntzeko aukera gabezia egoeretara mugatzen dira. Badirudi beraientzat ez direla eskubideak, bizitza kalitatea, hiritartasuna, bizitza independentea, partaidetza eta gizarteratzea… existitzen.

Horregatik, aurten, 2016an, arreta berezia eskainiko zaie talde horren behar bereziei eta pertsona horien eta beraien familien errealitatea ikusgaiago bilakatzeko erronkari. “Denok denok gara” goiburuarekin eraldaketa estrategiak gauzatu nahi dira, laguntzarako eredu inklusiboetarantz, pertsona horien eta beraien familien datuak eta beharrak jasoz, jardunbide miresgarriak identifikatuz eta istorio pertsonal arrakastatsuak zabalduz.

Proiektu horren barruan, INICOk azterlan koalitatiboa eta koantitatiboa egingo du, Desgaitasunari buruzko Errege Patronatuarekin lankidetzan, pertsona horien errealitateari eta horretarako dauden baliabide erabilgarriei buruzko datu esanguratsuak lortzeko.

Artículos relacionados

Kasuak eguneko arreta zentro batean gazte bat bat-batean hil izanari lotutako erronka etikoei eta bere inguruko pertsonengan sortzen duen inpaktuari heltzen die. Edukia, hausnarketa eta deliberazio etikoa errazten duten hainbat ataletan dago antolatuta, kasuaren deskribapen zehatza, arazo etiko nagusien identifikazioa,

EDEKAk, Desgaitasuna duten Pertsonen Ordezkarien Euskal Koordinakundeak, “Adimen Artifizial Inklusiboa: eskubideak eta aukerak desgaitasuna duten pertsonentzat” udako ikastaroaren edukiak eta ondorioak jasotzen dituen dokumentua argitaratu du bere webgunean. Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko Sailak antolatu du ikastaroa, EDEKArekin

FEVASek, beste behin, Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Elkargoak antolatutako Inguruneko Irisgarritasun Unibertsalari buruzko Ikastaroan parte hartu du, Euskadin irisgarritasun unibertsalari eta diseinu inklusiboari buruzko erreferentziazko prestakuntzan, hain zuzen ere. Honekin dagoeneko hiru ediziotan lagundu dugu, irisgarritasun kognitiboan dugun esperientzia

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content