Skip links

“Soinu mosaikoa” egitasmoak GaituzSport Saria jaso du

Kirol Egokituko Euskal Federazioak eman dio saria “Kirol arlotik kanpoko jardunbide onen” modalitatean.

Ostegun honetan, maiatzaren 3an, Bilboko Euskalduna Jauregiak, “La Noche Inclusiva–Gau Inklusiboa” ekitaldia jaso du. Bertan, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren bitartez gizarte justuagoa eta berdinagoa lortzeko pertsonek eta elkarteek egiten duten lana aintzatestea eta bultzatzea helburu duten GaituzSport sariak banatu dira. Kirol Egokituko Euskal Federazioak antolatu duen ekitaldiaren buru Iñigo Urkullu Lehendakaria izan da, eta gizarteko arlo guztietako 250 pertsonak hartu dute parte, horien artean Hugo Baroja FEVASeko presidentea eta elkarte mugimenduko kide diren erakundeetako ordezkariak.

“Soinu mosaikoa” egitasmoaz gain, GaituzSport 2018 saridunak hauek izan dira: Eunate Arraiza Bilboko Athletic Club taldeko jokalaria; Jon Santacana eski egokituko domina irabazle paralinpikoa; Hegalak kirol gunea; hezkuntzan laguntzeko Berritzegune zerbitzuak; eta kirolean eta jarduera fisikoan izan duen ibilbidea sarituta ikusi duen Javi Conde.

Oriol Roch EOSeko zuzendari nagusiak, Ibon Aranbarri BOSeko zuzendari nagusiak eta Mikel Cañada “Soinu mosaikoa” egitasmoaren koordinatzaileak poz handiz jaso dute saria, eta esker oneko hitzak zuzendu dizkiete egitasmoari hazteko aukera eman zioten guztiei.

Soinu mosaikoa”, Orkestra Sinfonikoen Elkarte Espainiarraren ekimenez sortutako proiektua da, Plena inclusiónen eta BBVA Fundazioaren laguntzarekin, eta adimen urritasuna duten pertsonen eskubideak eta gizarteratzea musikaren bitartez sustatzea zuen helburu. Bertan zortzi autonomia erkidegotako 14 Orkestra Sinfonikok eta adimen urritasuna duten 228 pertsonak hartu zuten parte, horien artean Euskadikoak, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren eta Bilboko Orkestra Sinfonikoaren inplikazioari esker. Adimen urritasuna zuten Apdema, Aspace Gipuzkoa, APNABI-Autismo Bizkaia, Gaude, Gautena, Gorabide eta Uliazpi elkarteetako 35 pertsonak hartu zuten parte.

FEVAS Plena inclusión Euskadirentzat, saria adimen urritasuna duten pertsonen gizarteratzearen alde lanean jarraitzeko pizgarria da, alor guztietan, kulturan, besteak beste.

 

Artículos relacionados





    Ver Política de privacidad

    Skip to content