Adimen edo garapen urritasuna duten pertsonen eta beraien familien eskubideen alde lan egiten duten erakundeek osatutako elkartea gara

Home » Sin categoría » Enplegu publikoa adimen urritasuna duten pertsonentzat. Gipuzkoako Foru Aldundia

Enplegu publikoa adimen urritasuna duten pertsonentzat. Gipuzkoako Foru Aldundia

b
Irakurketa erraza

Gipuzkoako Foru Aldundiak artxiboko ofizial izateko eta zerbitzu orokorretako

hiru lanpostu deitu ditu adimen urritasuna duten pertsonentzako.

Probak martxoan hasiko dira.

 

Aldundiak bazuen esperientzia

adimen urritasuna zuten langileekin,

baina beste urrats bat eman nahi zuen,

funtzionario izan zitezen.

 

Gipuzkoako Aldundiak hainbat elkarteren laguntza izan du,

zituen zalantzak argitzeko: titulazioa,

euskara, gaiak, irakurketa erraza eta bestelakoak.

 

Aldundia oso pozik dago lankidetza horrekin.

Deialdi espezifiko hori Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2018ko LEP Orokorraren barruan dago. Bertan, Administraziorako 12 lanpostu betetzeko deialdia egiten da, horien artean, adimen urritasuna duten pertsonentzat erreserbaturiko artxiboko ofizial izateko eta zerbitzu orokorretako hiru lanpostu. Ekimen honekin Aldundia ez da hutsetik abiatzen, urritasuna duten pertsonen enpleguaren aldeko bere apustua atzetik baitator. “Aurrekariak genituen Atzegiren Pauso Berriak programaren bitartez. Une honetan urritasunen bat duten beste hiru lankide ditugu Gureak elkartearekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren ondorioz. Hala ere, beste urrats bat eman nahi genuen, karrerako funtzionario gisa sartuz, Funtzio Publikoan ohiko bidetik sartzen den beste edozein langile bezala”, zehaztu du Leturiondok, Funtzio Publiko Zerbitzu burua.

Horregatik, 2017ko ekainean hitzarmena sinatu zen Gureak inklusio Fundazioarekin, pertsona talde horrentzako deialdi espezifiko batean zer lanpostu eskain zitezkeen zehazteko. Kontuan izan behar da Aldundiak profil profesional desberdinetako 1.800 langile dituela. “Lanpostuei buruzko azterketa horri ekiteko, Gureak elkarteak prozesuen ingeniari bat jarri zuen gure esku, adimen urritasuna duten pertsonek bete zitzaketen lanpostuak baloratzeko. Ondorioztatu genuenez, ez zegoen pertsona horien ezaugarriekin guztiz bat zetorren lanposturik, eta, beraz, hiru lanpostu berri sortzea erabaki genuen”, azaldu du Leturiondok. Lanbide-kategoria berri horrek balio anitzeko laguntzaileen, atezainen eta horrelako profilen funtzioak biltzen ditu, posta sailkatzea eta banatzea, dokumentuak digitalizatzea, fotokopiagailuetarako papera banatzea, mantentze-lan batzuk egitea edo bilerak egiteko gelak prestatzea, besteak beste.

Prozesu guztia astiro doa, Administrazioa araudien mende dagoelako eta ezin dituelako lanpostu horiek sortu eta berehala deitu. “Lehenik eta behin, deialdiekin esparru orokor bat onartu behar da, eta esparru espezifiko hori gehitu behar zaio. 2018ko abenduaren 3an, adimen urritasuna duten pertsonei zuzendutakoa ere jasotzen zuen LEP orokorra onartu zen”, gaineratu du.

LEPa onartzea lehenbiziko urratsa izan zen, hiru urteko epea ezartzen baitu eskaintza gauzatzeko. “Deialdi honi lehentasuna eman nahi genion, baina oinarri arautzaileak idazten hasi ginenean zalantza batzuk sortzen hasi zitzaizkigun. Elkarteen laguntza eskatzea garrantzitsua zela ikusi genuen, ezagutzen ez genituen gaiei buruzko klabeak eman zitzaten; esate baterako, titulazioren bat eskatu behar bagenuen, euskara-eskakizuna, gai-zerrenda nolakoa izan behar zen, proben arteko denbora, dokumentazio guztia irakurketa errazera egokitu behar ote zen… Gai berriak ziren, eta hasieran izutu egiten gintuzten, baina Bizkaiko Foru Aldundiaren esperientzia positiboa ezagutzen genuen. Beraz, harekin harremanetan jarri ginen. Eta elkarlana bikaina izan zen. Materialak eman eta zenbait kontu argitu zizkiguten”.

Bizkaiko erakunde publikoaren babesaz gain, Atzegi, Gautena, Ortzadar, Gureak, Fevas, Ehlabe, Uliazpi Fundazioa eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendekotasun eta Desgaitasunaren Balorazio Zerbitzua ere lagungarri izan ziren. “Kezkatzen gintuzten gaiak bideratzeko lan taldea sortu genuen. Feedback hori baliagarri izan zaigu urritasuna duten pertsonen beharretan sakontzeko, Administrazio Publiko gisa ezinbestean bete behar ditugun lege-eskakizunei eutsiz. Gure ezjakintasunaz jabeturik geunden, eta oso gustura gaude lankidetza honekin; oso aberasgarria izan da”, ondorioztatu du Leturiondok.

Uneotan instantziak aurkezteko prozesua amaitu da, 200 eskaera inguru jaso dira, horietatik 152 onartu dira, eta martxoan hasiko dira lanpostuak eskuratzeko azterketak eta probak.

 

Share

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies