Skip links

Euskadiko Hirugarren Sektoreak Euskadiko BPGren %2,3 kudeatzen du

Bizkaiko Hirugarren Sektorearen Behatokiak

txosten bat aurkeztu du Euskadiko elkarteen datuekin.

Txosten horri Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren 2019ko Barometro Txostena deitzen zaio.

Txosten horrek Euskadin ia 4.000 elkarte daudela dio.

Elkarte horietan 38.000 lagun baino gehiagok egiten dute lan.

Urtean Euskadido elkarteek 1.700 milioi euro baino gehiago kudeatu zuituzten.

 

Txosten horrek elkarteek Euskadin duten garrantzia

erakusten du.

Lehen “2019ko Barometro Txostena. Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeen datu nagusiak” izenekoaren arabera, erakunde horiek 38.525 langile inguru dituzte, 158.599 boluntarioren parte-hartze soziala bideratzen dute, eta 2018an 1.736 milioi euroko bolumen ekonomikoa kudeatu zuten, EAEko BPGaren %2,3aren baliokidea. Sektore hori 3.938 erakundek osatzen dute (2.246 Bizkaian, 1.130 Gipuzkoan eta 562 Araban). Horrek esan nahi du Euskadin, 1.000 biztanleko 1,8 erakunde daudela.

Hauek dira joan den urtarrilaren 24an aurkeztu zen Euskadiko Hirugarren Sektorearen Barometroak ematen dituen zifra handi batzuk. Aurkezpen ekitaldian hauek egon ziren: Beatriz Artolazabal, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburua; Sergio Murillo, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintzako Foru Diputatua; Naroa Sarasola, BBKko Gizarte Ekintzako Zuzendaria; Pablo Gonzalez, Sareen Sareko Presidentea; eta Zuriñe Romeo, Hirugarren Sektorearen Behatokiko Koordinatzailea.

Bizkaiko Hirugarren Sektorearen Behatokiak egindako Barometro hori, sektorea eta haren gizarte-ekarpena dimentsionatzea ahalbidetzen duen ikerketarako “tresna” berria da. Euskadiko Hirugarren Sektorearen Liburu Zuriaren fase kuantitatiboko adierazle batzuetan oinarrituta egindako sintesi moduan dago pentsatuta. Bi urtean behin egiteak, funtsezko adierazle batzuetatik abiatuta sektore gisa irudi ebolutiboa lortu ahal izatea ekarriko du. Barometroaren txostenak 7 atal ditu: identitatea eta zifra handiak; jarduera-esparruak; pertsonak; baliabide ekonomikoak; kudeaketa eta komunikazio estrategiak; beste eragile batzuekiko harremanak; eta 2015-2019 konparazioa.

Txosten osoa

Artículos relacionados

Familian Oinarritutako Ikuspegiaren (FOI) arabera, familia da pertsonaren laguntzarako unitate nagusia. Vegak adierazi bezala, Familian Oinarritutako Ikuspegia erronka eta inbertsioa da aldi berean erakundeentzat. Zuzendaritzek ezagutu egin behar dute, horretan sinetsi, eta inplementatzeko baldintzak sortu.

Esteban Corsino, Plena inclusión Aragoneko teknikaria. Elkarrizketa horretan, Corsinok azpimarratu du teknologia adimen- edo garapen-desgaitasuna duen pertsona bakoitzaren bizitza-proiektuaren zerbitzurako beste laguntza bat dela. Mi Casa proiektuan duen esperientziatik abiatuta, laguntza-sisteman txertatzeko eta erakundeetan aldaketa kulturala bultzatzeko beharra defendatzen du,

FEVASek amaitu du adimen-desgaitasuna duten pertsonei eta haien familiei laguntza ematen dieten erakundeetan Familian Oinarritutako Ikuspegia ezartzen aurrera egiteko Deustuko Unibertsitateko María Villaescusa eta Garazi Yurrebasorekin batera gauzatutako pilotajea.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content