Skip links

Adimen edo garapen urritasuna duten pertsonen osasuna, bermatu beharreko eskubidea

COVID-19aren ondorioz sortu den egungo osasun krisian, adimen urritasuna, autismoa edo garun paralisia duten pertsonek osasunerako sarbidean eta osasun arretan duten zaurgarritasun berezia azpimarratu nahi du FEVASek. Ebidentzia zientifikoak, adimen edo garapen desgaitasuna “berez” ez dela arrisku faktorea adierazten badu ere, kolektibo horretan gaixotasun fisiko batzuen prebalentzia biztanleria orokorrarena baino 2,5 bider inguru handiagoa da. Horien artean, COVID-19aren ondorioz larriki gaixotzeko arrisku handiagoarekin erlazionatutako afekzio batzuk daude.

Baldintzatzaile horri osasun sistemarekin erlazionatutako oztopoak gehitzen zaizkio. Kolektibo horretan eragin nabarmena dute: informazio konplexua eta hizkuntza teknikoan adierazia,  osasun langileak pertsona horiek dituzten laguntza premiez ez jabetzea edo arreta prozesuan erreferentziazko pertsonak bertan egoteko aukerarik ez izatea, besteak beste. Oztopo horiek babesgabetasun edo diskriminazio egoerak eragin ditzakete.

Errealitate horren aurrean, FEVASek berretsi du funtsezkoa dela Urritasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazio Batuen Konbentzioaren 25. artikulua bermatzea, osasun sistema publikoko eragile nagusiei zuzendutako jakinarazpen baten bitartez. Bestalde, nabarmendu du beharrezkoa dela arretarako protokolo espezifikoen garapenarekin, ekipo espezializatuen erabilgarritasunarekin, osasun zerbitzuen irisgarritasun kognitiboarekin eta koordinazio soziosanitarioarekin erlazionatutako neurriak bultzatzea.

Osasunerako eskubidea bermatzea pertsona, erakunde eta instituzio guztioi dagokigun erantzukizuna da, eta FEVASen lankidetza hori bultzatu gura izan dugu, adimen edo garapen urritasuna duten pertsonen eta haien familien bizitza kalitatea hobetzeko.

Adimen urritasuna duten pertsonei eman beharreko osasun arretari buruzko materialak:

Plena inclusiónek argitaratutako baliabideak

Adimen edo garapen urritasuna duten pertsonen osasunerako eskubidea COVID19ak eragindako osasun krisian.

Koronabirusaren krisiak irauten duen bitartean adimen urritasuna duten pazienteen ospitaleko arretarako gida.

 Adimen urritasunari, autismoaren espektroko nahasmenduei edo garun-paralisiari buruzko datuak jasotzen dituen kartela osasun zentroetarako, eta osasun langileentzako gomendioak.

FEVAS Plena inclusión Euskadiren baliabideak

Osasun gehiago. Adimen edo garapen urritasuna duten pertsonen osasuna hobetzeko oinarrizko aholkuak.

 

Artículos relacionados





    Ver Política de privacidad

    Skip to content