Skip links

Sareen Sareak, covid-19ak gizartean izan duen eraginari aurre egiteko estrategia planteatu du

FEVAS kide den Sareen Sarea elkarte sareak, dokumentu bat bidali die duela denbora gutxi Eusko Jaurlaritzari eta alderdi politikoei, Covid-19aren krisiak Euskadiko gizarte erakundeetan izan dituen ondorioei aurre egiteko duen estrategia zehaztuz. Estrategiak agerian uzten du testuinguru horrek zer eragin izan duen Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeetan eta hartzaileengan, eta, gainera, ondorio negatiboak arintzeko proposamen sorta zehazten du.

Hirugarren Sektore Sozialaren eskarien artean hauek nabarmentzen dira, besteak beste: erakundeei behar dituzten baliabideak ematea egoera korapilatsu horri erantzun ahal izateko; gizarte sektorea pandemiaren kudeaketan funtsezko zerbitzu gisa aitortzea; eta autonomia, foru eta toki gobernantzako maila guztiekin elkarrizketa zibila izateko konpromisoa.

Egoera zaurgarrienean dauden pertsonei eta kolektiboei dagokienez, garapen sozial eta jasangarri bidezkoagoa, ekitatiboagoa, sustatzeko oinarrizko printzipioetan oinarritutako hogei neurri inguru helarazi ditu. Sareen Sarearen planak ez du inor atzean utzi nahi; horregatik, azpimarratu du gizarte-babesa behar duten pertsona eta familia guztiek sarbide egokia izan behar dutela hirugarren sektoreko erakundeek eskaintzen dituzten gizarte arloko prestazioetarako.

“Pandemiaren aurkako txerto soziala gara” goiburupean abian jarri duen gizarte sentsibilizazioko kanpainaren bitartez, Sareen Sarea estrategia hori zabaltzen eta Hirugarren Sektore Sozialak krisialdian duen eginkizuna aldarrikatzen ari da.

Informazio gehiago

 

Artículos relacionados





    Ver Política de privacidad

    Skip to content