Adimen edo garapen urritasuna duten pertsonen eta beraien familien eskubideen alde lan egiten duten erakundeek osatutako elkartea gara

Home » destacada » FEVASek 40 urte bete ditu

FEVASek 40 urte bete ditu

Irakurketa erraza

Aurten FEVASek 40 urte betetzen ditu.

FEVAS, hainbat elkarte

adimen urritasuna duten pertsonen eta beraien familien

bizitza kalitatea hobetzeko elkartu zirelako sortu zen.  

 

Urte hauetan guztietan asko aurreratu dugu.  

Urritasuna duten pertsonen gizarteratzean aurreratu dugu,

berdintasunean, eskubideetan, partaidetzan eta irisgarritasunean.

Zerbitzu hobeak ere baditugu.

 

Hori guztia lortzeko

FEVASek beti izan du pertsona askoren laguntza.  

Horregatik, FEVASek eskerrak eman nahi dizkio gizarte osoari.

40 años

Aurten 40 urte bete ditugu, 1980ko azaroaren 18an sortu zen FEVAS. Euskal erakundeek helburu komun batekin bat egin zuten: adimen edo garapen urritasuna duten pertsonentzat eta haien familientzat bizitza hobea lortzea. Orduan hasi zen denborak igaro ahala bere balioa erakutsi duen bidea: berdintasun handiagoa eskubideen arloan, inklusio handiagoa, zerbitzu gehiago eta hobeak, gizarte-babes handiagoa, irisgarritasun handiagoa, parte-hartze handiagoa eta herritar gehiago.

Hainbat oztopo izan dituen bide horretan beti izan dugu gizarte osoaren konplizitatea eta konpromisoa; horregatik, efemeride hau baliatuz, adimen edo garapen-urritasuna duten pertsonekiko konpromisoa eskertu nahi diogu gizarte osoari.

 

Share

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies