Skip links

FEVAS Plena inclusión Euskadi, sare sozialen erabilera arduratsuari buruz kontzientziatzen

Federazioak “Internet y redes sociales. Por un uso seguro y responsable”

izeneko Gida egin du Irakurketa Errazean.

Auto-kudeatzaileen taldeen arduradunek eskatu zutelako egin da gida.

Adimen urritasuna duten pertsonek ere hartu dute parte.

Gidak, Internet eta sare sozialak zertarako erabili ditzakegun azaltzen du.

Arriskuak ere azaltzen ditu eta sare sozialak segurtasunez nola erabili.

Gidak, WhatsAppen, Facebooken, Twitterren

edo Instagramen argazki bat edo testu bat argitaratu aurretik,

ondo pentsatu behar dela azpimarratzen du.

Urritasuna duten pertsona askok erabiliko dute Gida hau

sare sozialei buruz pentsatzeko eta segurtasunez erabiltzen ikasteko.

Federazioak Irakurketa Errazeko liburuen bilduma dauka,

eta Gida hau Bildumaren 2. zenbakia da.

Sartu gidara helbide honetan:  https://fevas.org-old/guias-estudios-informes

Federazioak “Internet y redes sociales. Por un uso seguro y responsable” (FEVAS Lectura Fácil bildumako 2 zk.) Gida kaleratu berri du. Gidaren helburua, adimen edo garapen urritasuna duten pertsonak,komunikaziorako plataforma horiek behar bezala erabiltzearengarrantziaz sentsibilizatzea da.

Ekimen horrek, APDEMA, GORABIDE, ATZEGI eta URIBE KOSTA elkarteetako pertsona auto-kudeatzaileen taldeen arduradunek egindako eskariari erantzuten dio. Horien iritziz, teknologiaren hedapenarekin batera, kolektiboa alor horretan sentsibilizatzeako orduan eragina izango duten ekintzak ere gauzatu behar dira. Beste batzuetan egin den bezala, adimen urritasuna duten pertsonen laguntza bultzatu da, oraingo honetan Irakurketa Errazeko idazketaren kontrastean eta edukiaren xehetasunetan.

Teknologia horien erabiltzaileek Interneten eta sare sozialen erabilgarritasunari buruzko edukiak, ezagutu behar dituzten arriskuak eta erabilera egokirako zenbait aholku orokor aurki ditzakete Gidan. Halaber, WhatsApp, Facebook, Tuenti, Twitter, Intagram eta YouTube bitartez harremanak izateko orduan kontuan izan beharreko orientabide errazak zehazten dira, eta nabarmendu egiten da edozein irudi edo testu zabaldu aurretik garrantzitsua dela arinegi ez ibiltzea eta horrek izan ditzakeen eraginez jabetzea.

Beste alde batetik, eta baliabide hori laguntzarako material gisa erabiliz, datozen hilabeteetan, adimen eta garapen urritasuna duten 150 pertsona baino gehiagok sare sozialak erabiltzeko moduari buruzko gogoeta egiten jarraituko dute auto-kudeaketa taldeetan; sare sozial horiek izan ditzaketen arriskuetako batzuez jabetzea da arazoak saihesteko eta ahalik eta gehien gozatzeko lehen pausoa.

Euskaltel Fundazioak, ONCE Fundazioak eta Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Sailak finantzatutako argitalpenak, FEVAS Plena inclusión Euskadi erakundeak gizarteratzeko tresna gisa Irakurketa Erraza bultzatzeko aurrera daraman estrategia sendotzen du. Apustu horren ondorioz, 2014an hasiera eman zitzaion “FEVAS Lectura Fácil” bildumari. Bildumako lehen lana “En primera persona. Consejos para cuidar nuestra imagen” izan zen, eta orain, Interneti eta sare sozialei eskainitako koadernotxo honekin osatzen da.

Sar zaitez gidara helbide honetan: https://fevas.org-old/guias-estudios-informes

Artículos relacionados

Kasuak eguneko arreta zentro batean gazte bat bat-batean hil izanari lotutako erronka etikoei eta bere inguruko pertsonengan sortzen duen inpaktuari heltzen die. Edukia, hausnarketa eta deliberazio etikoa errazten duten hainbat ataletan dago antolatuta, kasuaren deskribapen zehatza, arazo etiko nagusien identifikazioa,

EDEKAk, Desgaitasuna duten Pertsonen Ordezkarien Euskal Koordinakundeak, “Adimen Artifizial Inklusiboa: eskubideak eta aukerak desgaitasuna duten pertsonentzat” udako ikastaroaren edukiak eta ondorioak jasotzen dituen dokumentua argitaratu du bere webgunean. Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko Sailak antolatu du ikastaroa, EDEKArekin

FEVASek, beste behin, Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Elkargoak antolatutako Inguruneko Irisgarritasun Unibertsalari buruzko Ikastaroan parte hartu du, Euskadin irisgarritasun unibertsalari eta diseinu inklusiboari buruzko erreferentziazko prestakuntzan, hain zuzen ere. Honekin dagoeneko hiru ediziotan lagundu dugu, irisgarritasun kognitiboan dugun esperientzia

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content