Skip links

Amaitu da familia ardatz duten praktikak ebaluatzeko eta planifikatzeko pilotajea

FEVASek amaitu du elkarteek
adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonei
eta haien familiei eskaintzen dizkieten
laguntzak hobetzeko proiektu bat.
Helburua izan da Familian Oinarritutako Ikuspegian aurrera egitea.
Ikuspegi horrek,
bereziki familiak kontuan hartuta
ematen du laguntza.

Proiektu honetan Deustuko Unibertsitateak parte hartu du,
María Villaescusa eta Garazi Yurrebasorekin,
bai eta FEVASeko 6 elkartek ere.

Proiektu hori 2025eko martxoan hasi zen,
eta hainbat hilabetez gauzatu da.
Elkarteek euren esperientzia partekatu dute,
eta ikuspegi hori elkarteetara eramateko
baliabideak eta materialak ezagutu dituzte.

Abenduaren 11n FEVASen egindako azken saioan,
erakunde bakoitzak bere Hobekuntza Planak azaldu zituen.

María Villaescusa proiektuaren koordinatzaile teknikoak
balorazio positiboa egin du.
Elkarteek inplikazio handia erakutsi dutela nabarmendu du.

FEVASek uste du familiak erdigunean jartzea
funtsezkoa dela laguntzak eta zerbitzuak hobetzeko.

 

FEVASek amaitu du adimen-desgaitasuna duten pertsonei eta haien familiei laguntza ematen dieten erakundeetan Familian Oinarritutako Ikuspegia ezartzen aurrera egiteko Deustuko Unibertsitateko María Villaescusa eta Garazi Yurrebasorekin batera gauzatutako pilotajea.

2025eko martxoan hasi zen prozesuari esker, parte hartzen duten erakundeek euren antolaketa praktika ebaluatu ahal izan dute hausnarketa partekatuaren bidez, pixkanaka Familian Oinarritutako Ikuspegira egokitu ahal izan dute, ikuspegi horrekin koherentea den laguntza emateko eredua eraikitzeko ezagutza sortu ahal izan dute, eta erakundeetan zabaltzen laguntzeko tresnak ezagutu ahal izan dituzte.

Hilabete hauetan zehar, FEVASeko kide diren sei erakundek (Uliazpi, Aspace Gipuzkoa, Apdema, Aspace Bizkaia, Apnabi-Autismo Bizkaia eta Gaude) autoebaluazioa osatu dute Plena inclusiónen “Autoevaluación para servicios y organizaciones” tresnarekin, eta elkarrekin lan egin dute esperientziak kontrastatzeko eta eraldaketa eredu horretara bideratuko duen ezagutza praktikoaren eraikuntzan aurrera egiteko.

Abenduaren 11n FEVASen egoitzan egindako itxiera-saioan, taldeak erakunde bakoitzaren emaitzak aurkeztu eta bakoitzaren Hobekuntza-planak azaldu ditu. Jardunaldian, halaber, Beatriz Vegak, Plena inclusión Españako familien programaren arduradun eta gai horretan adituak, hartu zuen parte.

María Villaescusa Proiektuaren koordinatzaile teknikoak oso positibotzat jo du proiektuaren garapena, eta nabarmendu duenez «prozesu aberasgarria izan da. Erakundeek inplikazio handia eta eraldatzeko borondatea erakutsi dute. Parte hartu duten erakundeek erakutsitako konpromisoa funtsezko bultzada da ikuspegi hori Euskadin zabaltzeko».

FEVAS Plena inclusión Euskadin azpimarratzen dugu Familian Oinarritutako Ikuspegia funtsezkoa dela laguntzak hobetzeko: familiak erdigunean jartzen ditu, adimen- eta grapen-desgaitasuna duten pertsonen bizitzan duten funtsezko rola aitortzen du, eta euren

Artículos relacionados

FEVASek amaitu du adimen-desgaitasuna duten pertsonei eta haien familiei laguntza ematen dieten erakundeetan Familian Oinarritutako Ikuspegia ezartzen aurrera egiteko Deustuko Unibertsitateko María Villaescusa eta Garazi Yurrebasorekin batera gauzatutako pilotajea.

Begoña Pedrosa, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburua. Elkarrizketa honetan Hezkuntza Sailburuak azaldu du hezkuntza inklusiboari lotuta zein erronka dituen sailak. Azpimarra nagusia inklusioaren kulturari eustearen eta zabaltzearen garrantzian jarrita dago. Ildo horretan, adierazi du beharrezkoa dela inklusio-ereduari tresnak, laguntzak eta egiturak

Juanjo Muñoz Ros. Plena inclusióneko Irisgarritasun Kognitiboko arduraduna Murtziako Eskualdean. Komunitate horretan aitzindaria den eta inguruneak seinaleztatzen eta materialak ekoizten lan egiten duen irisgarritasun kognitiboko ‘Informazio Irisgarria’ zerbitzua abian jartzea koordinatu du udal eta erakunde publiko eta pribatu askorekin.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content