Skip links

Gorabidek bere esperientzia konpartitu du “Arintze prozesuak” online Mintegian

Bilera horrek normaltasun berrira itzultzean kontuan hartu beharreko osasun, babes eta laguntza arloko neurriei buruzko informazioa eman du, eta hainbat erakundek, tartean Gorabidek, arintze prozesuari buruzko beren ikuspegia azaldu dute. Halaber, esparru horretan, Plena Inclusiónek “COVID-19aren krisiaren aurreko arintze prozesurako proposamenak” dokumentua aurkeztu du. Proposamenak 15 neurri biltzen ditu, finantzaketa arloko akordioak bermatzea eta gainkostuak konpentsatzea, besteak beste.

“Lehen pausoak, jardunbidetik abiatuta” panelean, Gorabideko gerentziako Mirko Gerolinek, Gizarte Zerbitzuetako profesionalen lana goraipatuz ekin dio hitzaldiari, “eskaladan bizitzak salbatu dituztelako eta, ziurrenik, arintze prozesuan ere gauza bera egingo dutelako”. Aintzatespen horren ostean, epidemiak elkarrekintza fisikoa galtzea eragin duela eta muga horrek laguntza sistemaren konfigurazioa zehaztu duela azaldu du. Gehienak aurrez aurreko harremana osatzera bideratu dira. “Telefonoa, WhatsApp-a, bideo-deiak edo e-maila garrantzitsuak izan dira konfinamenduan, eta ziurrenik gero ere izango dira”. Amaitzeko, Aisialdiko Zerbitzuan zehazten ari diren zenbait neurri errepasatu ditu, taldeak zelan murriztu, irteeren iraupena eta gertuen dauden jomugak, besteak beste, eta familiaren esku-hartzearen esparruan, ahal den neurrian arreta modu  telematikoan ematen jarraituko da.

Era berean, Mintegi horretan Amprosek (Kantabria), Asprodes Salamancak eta Atadik (Aragoi) euren esperientzia kontatu dute. “Arintze prozesurako prestaketa” panelean Manuel Posadak (Carlos III.a Osasun Institutua), Javier Sanchok (UME), Juan Pablo Torresek (Valladolideko Udala eta Plena inclusión Gaztela eta Leongo presidentea) eta Ana Carratalak (San Francisco de Borja eta Plena inclusión) hartu dute parte.

Topaketa hori COVID-19aren pandemiaren hasieratik abian jarri diren ekintzen, materialen eta baliabideen multzoan sartzen da, eta bere webgunean kontsulta daitezke.

Sartu mintegian grabazioan hemen

Argazkia: Amalia san Román

 

Artículos relacionados





    Ver Política de privacidad

    Skip to content