Skip links

Tutoretza Fundazioek urritasuna duten pertsonekin erlazionatutako lege-erreformarik handiena ospatu dute

Futubidek (Bizkaia), Tutoretzako Atzegi Fundazioak (Gipuzkoa) eta Tutoretzako Usoa Fundazioak (Araba) irailaren 3an ospatu zuten,elkarrekin egindako ekitaldi batean, urritasuna duten pertsonen ezgaitasun judiziala atzean uzten duen eta laguntza-sistema berri baten aldeko apustua egiten duen lege erreforma, Urritasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Hitzarmenak eskatzen duen bezala.

Bilboko Justizia Jauregiaren kanpoaldean egindako ekitaldian, hiru erakundeetako ordezkariek mugarri historiko hori ospatzeko eta Administrazio Publikoei erreforma horrekiko konpromiso irmoa eskatzeko Manifestua irakurri zuten.

Manifestu horretan azpimarratu zuten beharrezkoa dela laguntzarako eredu hori bermatzeko beharrezko tresnak izatea, horrela, adimen edo garapen urritasuna duten pertsonentzako eskubideak betetzeko bidean aurrera egiteko. Zentzu horretan, botere judizialeko eta abokatutzako profesionalak erreforma horren espirituan trebatzeko beharra azpimarratu zuten. Halaber, justizia-administrazioari eta laguntza-erakundeei beharrezko baliabide ekonomikoak, teknikoak eta giza baliabideak emateko beharra aldarrikatu zuten, laguntzak eta hornikuntza bermatu ahal izateko.

Azkenik, eragile guztiak eta gizartea bateratzeko deia egin zuten, adimen urritasuna duten pertsonek bizitza duina, desiratua eta inklusiboa izan dezaten.

Futubidek lagatako argazkia

Artículos relacionados





    Ver Política de privacidad

    Skip to content