Skip links

“Soinu mosaikoa” egitasmoak GaituzSport Saria jaso du

Kirol Egokituko Euskal Federazioak GaituzSport Saria eman dio

Soinu mosaikoa egitasmoari,

kiroletik kanpoko gizarteratze jardunbide ona izan delako.

 

Sarien banaketa maiatzaren 3an izan da,

Bilboko Euskalduna Jauregian,

eta pertsona asko joan dira,

Iñigo Urkullu Lehendakaria, adibidez.

 

Gaituzsport Sariak, gizarte hobea lortzeko kirola sustatzen duten

kirolariei eta erakundeei ematen zaizkien sariak dira.

 

Soinu mosaikoa, Orkestra Sinfonikoen Elkarte Espainiarrak

sortutako proiektua da, musika bidezko jarduerekin

gizarteratzea sustatzeko.

 

Euskadiko bi Orkestrak eta urritasuna duten

FEVASeko erakundeetako pertsonek hartu zuten parte proiektuan.

 

Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren zuzendariak

eta Bilboko Orkestra Sinfonikoarenak oso pozik jaso dute saria.

 

Soinu mosaikoa egitasmoaz aparte,

Jon Santacana, Eunate Arraiza eta Javier Conde kirolariek,

Hegalak kirol guneak, eta hezkuntzari laguntza

ematen dioten Berritzegune zerbitzuek jaso dituzte sariak

Kirol Egokituko Euskal Federazioak eman dio saria “Kirol arlotik kanpoko jardunbide onen” modalitatean.

Ostegun honetan, maiatzaren 3an, Bilboko Euskalduna Jauregiak, “La Noche Inclusiva–Gau Inklusiboa” ekitaldia jaso du. Bertan, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren bitartez gizarte justuagoa eta berdinagoa lortzeko pertsonek eta elkarteek egiten duten lana aintzatestea eta bultzatzea helburu duten GaituzSport sariak banatu dira. Kirol Egokituko Euskal Federazioak antolatu duen ekitaldiaren buru Iñigo Urkullu Lehendakaria izan da, eta gizarteko arlo guztietako 250 pertsonak hartu dute parte, horien artean Hugo Baroja FEVASeko presidentea eta elkarte mugimenduko kide diren erakundeetako ordezkariak.

“Soinu mosaikoa” egitasmoaz gain, GaituzSport 2018 saridunak hauek izan dira: Eunate Arraiza Bilboko Athletic Club taldeko jokalaria; Jon Santacana eski egokituko domina irabazle paralinpikoa; Hegalak kirol gunea; hezkuntzan laguntzeko Berritzegune zerbitzuak; eta kirolean eta jarduera fisikoan izan duen ibilbidea sarituta ikusi duen Javi Conde.

Oriol Roch EOSeko zuzendari nagusiak, Ibon Aranbarri BOSeko zuzendari nagusiak eta Mikel Cañada “Soinu mosaikoa” egitasmoaren koordinatzaileak poz handiz jaso dute saria, eta esker oneko hitzak zuzendu dizkiete egitasmoari hazteko aukera eman zioten guztiei.

Soinu mosaikoa”, Orkestra Sinfonikoen Elkarte Espainiarraren ekimenez sortutako proiektua da, Plena inclusiónen eta BBVA Fundazioaren laguntzarekin, eta adimen urritasuna duten pertsonen eskubideak eta gizarteratzea musikaren bitartez sustatzea zuen helburu. Bertan zortzi autonomia erkidegotako 14 Orkestra Sinfonikok eta adimen urritasuna duten 228 pertsonak hartu zuten parte, horien artean Euskadikoak, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren eta Bilboko Orkestra Sinfonikoaren inplikazioari esker. Adimen urritasuna zuten Apdema, Aspace Gipuzkoa, APNABI-Autismo Bizkaia, Gaude, Gautena, Gorabide eta Uliazpi elkarteetako 35 pertsonak hartu zuten parte.

FEVAS Plena inclusión Euskadirentzat, saria adimen urritasuna duten pertsonen gizarteratzearen alde lanean jarraitzeko pizgarria da, alor guztietan, kulturan, besteak beste.

Artículos relacionados

Kasuak eguneko arreta zentro batean gazte bat bat-batean hil izanari lotutako erronka etikoei eta bere inguruko pertsonengan sortzen duen inpaktuari heltzen die. Edukia, hausnarketa eta deliberazio etikoa errazten duten hainbat ataletan dago antolatuta, kasuaren deskribapen zehatza, arazo etiko nagusien identifikazioa,

EDEKAk, Desgaitasuna duten Pertsonen Ordezkarien Euskal Koordinakundeak, “Adimen Artifizial Inklusiboa: eskubideak eta aukerak desgaitasuna duten pertsonentzat” udako ikastaroaren edukiak eta ondorioak jasotzen dituen dokumentua argitaratu du bere webgunean. Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko Sailak antolatu du ikastaroa, EDEKArekin

FEVASek, beste behin, Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Elkargoak antolatutako Inguruneko Irisgarritasun Unibertsalari buruzko Ikastaroan parte hartu du, Euskadin irisgarritasun unibertsalari eta diseinu inklusiboari buruzko erreferentziazko prestakuntzan, hain zuzen ere. Honekin dagoeneko hiru ediziotan lagundu dugu, irisgarritasun kognitiboan dugun esperientzia

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content