Skip links

Auto-kudeaketan aritzen diren euskal taldeek partaidetzari eta boluntariotzari buruz hitz egin dute

Joan den urriaren 28an Euskal Auto-kudeatzaileen XIII. Topaketa egin zen Donostian (Kutxazabal Zentroa- Moneda baserria). Atzegik antolatutako topaketan erakunde horretako eta Apdema, Gaude eta Gorabide elkarteetako autokudeaketa taldeetako 83 pertsona elkartu ziren, partaidetzari eta boluntariotzari buruzko gogoeta egiteko xedez.

Mitxel Lakuntza Atzegiko zuzendariaren eta Valeria García-Landarte FEVASeko zuzendariaren eskutik etorri zen topaketaren irekiera ofizialaren ondoren, Joseba Huegun eta Arantxa Triañes auto-kudeatzaileek laneko plana aurkeztu zuten.

Jardunaldiaren lehen partean, FEVAS Plena inclusión Euskadik denbora gutxi barru argitaratuko duen “Partaidetza eta boluntariotza. Nahi dudalako!” gidaliburua aurkeztu zen eta, horrez gain, adimen urritasuna duten pertsonen zenbait partaidetza jardunbide aurkeztu ziren. Horrela, Gaudek elikagaien bankuarekin aurrera daraman lankidetza azaldu zuen; Gorabidek bere irisgarritasun plana; Apdemak ospitalero gisa duten esperientzia edo osasun alorreko profesionalei zuzendutako sentsibilizazio Programa; eta, azkenik, Atzegik herri lasterketetan izan ohi duen lankidetza, komunikabideetan egindako elkarrizketak, etab. azpimarratu zituen.

Amaitzeko, partaidetzaren eta boluntariotzaren arteko aldeak argitzeko balio izan zuten adibideak planteatu, eta Down Madrid eta ANFAS elkarteen esperientzia erakusten duten bideoak proiektatu ziren.

 

Artículos relacionados





    Ver Política de privacidad

    Skip to content