Skip links

Auto-kudeaketan aritzen diren euskal taldeek partaidetzari eta boluntariotzari buruz hitz egin dute

Urriaren 28an Auto-kudeatzaileen Euskal Topaketa egin zen Donostian.

Partaidetzari eta boluntariotzari buruz hitz egin zuten.

Topaketa horretan, Apdema, Atzegi, Uribe Kosta

eta Gorabideko auto-kudeatzaile taldeetako 83 pertsonak hartu zuten parte.

Auto-kudeatzaileek FEVASen gidaliburu bat aurkeztu zuten

eta beraien elkarteetako partaidetza esperientziak kontatu zituzten.

Joan den urriaren 28an Euskal Auto-kudeatzaileen XIII. Topaketa egin zen Donostian (Kutxazabal Zentroa- Moneda baserria). Atzegik antolatutako topaketan erakunde horretako eta Apdema, Gaude eta Gorabide elkarteetako autokudeaketa taldeetako 83 pertsona elkartu ziren, partaidetzari eta boluntariotzari buruzko gogoeta egiteko xedez.

Mitxel Lakuntza Atzegiko zuzendariaren eta Valeria García-Landarte FEVASeko zuzendariaren eskutik etorri zen topaketaren irekiera ofizialaren ondoren, Joseba Huegun eta Arantxa Triañes auto-kudeatzaileek laneko plana aurkeztu zuten.

Jardunaldiaren lehen partean, FEVAS Plena inclusión Euskadik denbora gutxi barru argitaratuko duen “Partaidetza eta boluntariotza. Nahi dudalako!” gidaliburua aurkeztu zen eta, horrez gain, adimen urritasuna duten pertsonen zenbait partaidetza jardunbide aurkeztu ziren. Horrela, Gaudek elikagaien bankuarekin aurrera daraman lankidetza azaldu zuen; Gorabidek bere irisgarritasun plana; Apdemak ospitalero gisa duten esperientzia edo osasun alorreko profesionalei zuzendutako sentsibilizazio Programa; eta, azkenik, Atzegik herri lasterketetan izan ohi duen lankidetza, komunikabideetan egindako elkarrizketak, etab. azpimarratu zituen.

Amaitzeko, partaidetzaren eta boluntariotzaren arteko aldeak argitzeko balio izan zuten adibideak planteatu, eta Down Madrid eta ANFAS elkarteen esperientzia erakusten duten bideoak proiektatu ziren.

Artículos relacionados

Adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonak bizi diren bost etxetatik hiruk zaurgarritasun sozial eta ekonomikoren bat dute, Plena inclusión Españak Alcaláko Unibertsitatearekin lankidetzan argitaratutako ikerketaren arabera.

Gure Plena inclusión elkarte-mugimenduak “Eta zu non zaude?” kanpaina abiarazi du. Ekimen horrek euren bizitzari eragiten dieten erabakietan parte hartzera, euren erakundeetan inplikatzera eta gizartean gero eta rol aktiboagoa hartzera gonbidatzen ditu adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonak.

Irune Martínez de Apellániz, APDEMAko eztabaida taldeko kideak; Rodrigo González autokudeatzaileen programako arduradun eta proiektu teknikariak; eta Adrián Fernández taldeko prestatzaileak, Adimen-desgaitasuna duten Pertsonentzako Espainiako Nik iritzia dut Eztabaida Ligaren seigarren edizioan parte hartzearen esperientzia nola bizi izan duten partekatu

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content