Skip links

FEVASek Gizarte eta Hezkuntza Inklusioari buruzko Nazioarteko CIISE¨22-Biltzarrean hartu du parte

Testuinguru horretan, Eguzkiñe Etxabe, FEVASeko Hezkuntza Arloko koordinatzaileak, “Garapen eta prestakuntza estrategia berritzaile eta inklusiboak: jardunbide egokiak sortzeko gakoak” elkarrizketa-mahaian hitz egin du. Bertan, Jugatx Menika Lantegi Batuak-eko Lan Eskolako koordinatzaileak, Juan Carlos Ibarrola LANBIDEko Prestakuntza zuzendariak eta Pablo Moratalla EHLABEko koordinatzaileak ere hartu dute parte. CIISE¨22 Biltzarrak gizarte eta hezkuntza inklusioaren inguruan sortzen ari den ezagutza sendotu eta etorkizunera zabaldu nahi du, hainbat testuingurutan gauzatzen ari diren proiektuak ikusaraziz.

“Hezkuntza inklusioa bultzatzen: jardunbidea hobetzeko eraldatu” izenburuko hitzaldian, Etxabek elkarte-mugimenduak eta familiek berek inklusiorako bidean izan duten zeregin garrantzitsua nabarmendu du. Gainera, hezkuntza inklusioaren hiru alderditan jarri du arreta: gakoetan, estrategietan eta erronketan. Gakoei dagokienez, ikasle guztientzat aukera hobeak lortu nahi dituen etengabeko hobekuntza-prozesua dela azpimarratu du. Estrategiei dagokienez, FEVASek garatutako estrategietako batzuk zehaztu ditu, eragin politikoa, gizarte-sentsibilizazioa eta ikerketa, besteak beste. Azkenik, eta etorkizuneko erronkei dagokienez, hauek azpimarratu ditu: Adimen eta Garapen Desgaitasunen Ameriketako Elkartearen (AAIDD) herritartasun partekatuaren paradigma bere gain hartzeko beharra; irakaskuntzaren pertsonalizazioan eta metodologia parte-hartzaileagoetan aurrera egitea; eta irisgarritasuna bezalako arloetan berrikuntza sustatzea, aldaketa positiboak sortzeko palanka izan daitekeelako.

FEVASen ustez, hausnarketa-foro horietan egoteak balio handia du, esperientzia inklusiboak partekatzeko eta ingurunearekin aliantzak egiteko aukera ematen duelako.

 

Artículos relacionados





    Ver Política de privacidad

    Skip to content