Skip links

FEVASek Gizarte eta Hezkuntza Inklusioari buruzko Nazioarteko CIISE¨22-Biltzarrean hartu du parte

Eguzkiñe Etxabe FEVASeko Hezkuntza Arloko koordinatzaileak,

Gizarte eta hezkuntza arloko inklusioari buruzko nazioarteko kongresu batean parte hartu du.

 

Eguzkiñek esan du elkarteak eta familiak

oso garrantzitsuak izan direla

hezkuntza arloko inklusioan aurrera egiteko.

Inklusioak ikasle guztiei aukera gehiago ematea dakarrela esan du,

eta inoiz amaitzen ez den prozesua dela.

Beti hobetu daiteke zerbait.

 

Eguzkiñek esan du inklusioan aurrera egiteko

politikariak eta gizartea sentsibilizatu behar direla,

eta jendea prestatu eta ikerketa sustatu behar dela.

 

Eguzkiñek esan du erronka asko ditugula etorkizunerako,

adibidez, irisgarritasuna.

Testuinguru horretan, Eguzkiñe Etxabe, FEVASeko Hezkuntza Arloko koordinatzaileak, “Garapen eta prestakuntza estrategia berritzaile eta inklusiboak: jardunbide egokiak sortzeko gakoak” elkarrizketa-mahaian hitz egin du. Bertan, Jugatx Menika Lantegi Batuak-eko Lan Eskolako koordinatzaileak, Juan Carlos Ibarrola LANBIDEko Prestakuntza zuzendariak eta Pablo Moratalla EHLABEko koordinatzaileak ere hartu dute parte. CIISE¨22 Biltzarrak gizarte eta hezkuntza inklusioaren inguruan sortzen ari den ezagutza sendotu eta etorkizunera zabaldu nahi du, hainbat testuingurutan gauzatzen ari diren proiektuak ikusaraziz.

“Hezkuntza inklusioa bultzatzen: jardunbidea hobetzeko eraldatu” izenburuko hitzaldian, Etxabek elkarte-mugimenduak eta familiek berek inklusiorako bidean izan duten zeregin garrantzitsua nabarmendu du. Gainera, hezkuntza inklusioaren hiru alderditan jarri du arreta: gakoetan, estrategietan eta erronketan. Gakoei dagokienez, ikasle guztientzat aukera hobeak lortu nahi dituen etengabeko hobekuntza-prozesua dela azpimarratu du. Estrategiei dagokienez, FEVASek garatutako estrategietako batzuk zehaztu ditu, eragin politikoa, gizarte-sentsibilizazioa eta ikerketa, besteak beste. Azkenik, eta etorkizuneko erronkei dagokienez, hauek azpimarratu ditu: Adimen eta Garapen Desgaitasunen Ameriketako Elkartearen (AAIDD) herritartasun partekatuaren paradigma bere gain hartzeko beharra; irakaskuntzaren pertsonalizazioan eta metodologia parte-hartzaileagoetan aurrera egitea; eta irisgarritasuna bezalako arloetan berrikuntza sustatzea, aldaketa positiboak sortzeko palanka izan daitekeelako.

FEVASen ustez, hausnarketa-foro horietan egoteak balio handia du, esperientzia inklusiboak partekatzeko eta ingurunearekin aliantzak egiteko aukera ematen duelako.

Artículos relacionados





    Ver Política de privacidad

    Skip to content