Skip links

Botika gehiegi hartzea, diagnostikoa, aho-hortzetako arazoak eta gizentasuna, adimen urritasuna duten pertsonen osasun arazo nagusiak

Plena inclusiónek, adimen urritasuna duten pertsonen

osasunari buruzko azterlana aurkeztu du.

Azterlanean, urritasuna duten 943 pertsonak hartu dute parte.

Azterlan horrek erakusten duenez, urritasuna duten pertsonek botika asko hartzen dituzte.

Horrez gain, pisu gehiegi dute.

Osasunarekin erlazionatutako beste arazo batzuk

ahokoak eta hortzetakoak eta idorreria dira.

Informazio horri esker, Plena inclusiónek,

adimen urritasuna duten pertsonen osasuna

hobetuko duten ekintzak planifikatu ahal izango ditu

Plena inclusiónek POMONA-España proiektuaren lehenbiziko emaitzak aurkeztu berri ditu. Adimen urritasuna duten pertsonen Osasun adierazleei buruzko azterlan horretan Uliazpik, FEVAS Plena inclusión Euskadiko kide den erakundeak, hartu du parte.

Azterlanak, adimen eta garapen urritasuna duten 943 pertsonako lagina izan du, eta bertan agerian geratzen da azterlanean parte hartu duten senideek, profesionalek eta gertuko beste pertsona batzuek adimen urritasuna duten pertsonaren oinarrizko zenbait alderdiri buruz duten informazio falta. Oinarrizko alderdi horien artean adimen kozientea, garaiera edo pisua daude, besteak beste. Horrekin batera hauteman da adimen urritasunaren diagnostikoa inpresio kliniko batean oinarrituta baino ez dela egiten sarri askotan (%34,6an horrela egiten da, proba estandarizatuz eta ezgaitasun ziurtagiri bitartez egiten diren ehunekoak %19 eta %20 direnean, hurrenez hurren). Kasuen %25ean diagnostikoa nola egin den erantzuteko gai ere ez dira, eta %60an, urritasunaren jatorria bera ere ezezaguna da. Arreta orokorreko zentroen zein buru osasunean espezializatutakoen eremuan, pertsona kopuru garrantzitsuak (%29 eta %75, hurrenez hurren), adimen urritasunarekin erlazionatutako buru arazoa ere badute. Horien artean, %20 baino gehiago jokaera arazoak eta beste %20 psikosia dira.

Osasun ohiturei dagokienez, adimen urritasuna duten pertsonen %25ak ahoko mina dutela azpimarratu behar da, eta horietatik %18 ez doazela haginlariarengana, mina izan arren. Azpimarragarria da, baita ere, erakusten duten gizentasun maila altua (%30, biztanleria orokorraren %22aren aurrean).

Osasun eta farmazia tratamenduei dagokienez, arduratzeko modukoa da mamografiarik inoiz egin ez duen emakume kopuru handia (%60), kontuan izanda proba hori ezinbestekoa dela bularreko minbizia bezalako patologia larrien prebentzioan. Lotutako buru arazoarekin erlazionatuta, azpimarratzekoa da psikiatriako botika asko hartzen dutela (agindutako botika guztien %65 psikiatria alorrekoak dira). Deigarria da orokorrean botika gehiegi hartzen dutela, ikertutako pertsonen %84ak egunero hartzen dituelako botikak, eta egunean, batez beste, 4 botika mota baino gehiago hartzen dituztelako. Botikak hartzen dituzten pertsona horien %19ak 7 botika edo gehiago hartzen ditu egunean. Ikerlariek adierazten dutenez, botika antikonbultsibo eta neuroleptiko asko hartzen da, jokaera kontrolatzeko neurri gisa. “Hori dela eta, beharrezkoa izango litzateke ebidentzian oinarritutako jarraibide argietan oinarrituta egongo litzatekeen botika gida egitea adimen urritasuna duten pertsonentzat”.

Amaitzeko, adimen urritasuna duten eta ikertu diren pertsonen artean oso ugariak dira aho-hortzetako arazoak (%47), hizketarekin erlazionatutakoak (%38) eta idorreria (%31).

Ikerketa hori Carlos III Osasun Institutuko Osasun Ikerketarako Fondoak (Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa) finantzatu du eta Plena inclusiónek koordinatu du, Villablanca y Sant Joan de Deu Fundazioarekin batera.

POMONA-Españak adimen edo garapen urritasuna duten pertsonen beharrei buruzko ezagutza zientifiko sakonagoa eskaintzen du, eta horri esker, Plena inclusiónek, kolektibo horren osasun arreta hobetzen eta Osasunaren alorrean dauden desberdintasunak murrizten lagunduko duten ekintzak eta politikak planifikatu, sustatu eta errebindikatu ahal izango ditu, izan ere, osasun egoerari buruzko informazio faltak eragin handia dute profesionalek jasotzen duten prestakuntzan eta kolektibo horri ematen dieten diagnostikoen eta tratamenduaren fidagarritasunean.

Artículos relacionados

FEVASek ia ehun pertsona bildu zituen azaroaren 20an Kursaalean, “Musika inklusiorako tresna gisa” jardunaldian. Ekimen horren helburua musikaren balioaz sentsibilizatzea izan zen, adimen-desgaitasuna, garuneko paralisia eta autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten pertsonen eskubideak bermatzeko eta haien hezkuntza eta gizarte inklusioa bultzatzeko.

Adimen-desgaitasuna duten Apdema, Atzegi, Gorabide eta Gaudeko 90 pertsona baino gehiago bildu ziren larunbat honetan Gasteizko Europa Jauregian, FEVAS Plena Inclusión Euskadik eta Apdemak antolatutako Autokudeatzaileen 18. Topaketan parte hartzeko. Jardunaldian, parte-hartzaileek kolektiboa bereziki kezkatzen duen gai bati buruz hausnartu

FEVASeko kide diren erakundeetako hirurogeita hamar profesional inguruk hartu zuten parte joan den asteazkenean, urriak 29, “Prebentzioa eta esku-hartzea desgaitasunen bat duten pertsonen laguntzetan tratu desegokia emateko modu sotilen aurrean” izeneko online jardunaldian.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content