Skip links

FEVASek adimen urritasuna duten pertsonentzako boto eskubidea eskatzen du

Abenduan, Epaitegi Konstituzionalak ez zuen tramitera onartu,

urritasuna duen beren alabak eskubide hori gauzatu ahal izatea

eskatzen zuen guraso galiziar batzuen babes-helegitea.

Pertsona guztiek beraien eskubide politikoak gauzatu

ahal izateko hauteskunde prozedura, instalazio

eta programa egokiak, irisgarriak eta ulertzeko

modukoak bermatzeko eskatzen die FEVASek Administrazio publikoei.

Epaitegi Konstituzionalak, adimen urritasuna duen neska gazte galiziar baten boto eskubidea berriro ezartzea eskatzen zuen Estatuko Fiskaltza Orokorraren babes-helegitea tramitera ez onartzeko eman duen ebazpenaren ondoren, FEVAS Plena inclusión Euskadik bere haserrea adierazten du, eta adimen urritasuna duten pertsonentzako boto eskubidea eskatzen du. Bere iritziz, epai horiek Konstituzioaren eta Adimen urritasuna duten pertsonen eskubideei buruzko NBEren konbentzioaren kontrakoak dira. Konbentzio horrek, hain zuzen ere, hau dio: “Parte diren Estatuek aitortuko dute urritasuna duten pertsonek beste guztiek bezalako gaitasun juridikoa izango dutela bizitzako alderdi guztietan” (Konbentzioaren 12. artikulua).

Kalkulatzen denez, Estatuan 100.000 pertsona inguruk ezin dute beraien boto eskubidea gauzatu, beraien ahalmena legez aldatzen duen epaia eman delako, eta beste askok, legez botoa eman badezakete ere, ezin dituzte baldintza berdinetan jaso hauteskunde informazioa eta prozesua. Hori dela eta, FEVAS Plena inclusión Euskadik eskaria egiten die Administrazio eta aginte publikoei, eskubide politiko hori benetan gauzatu ahal izatea berma dezaten, “urritasuna duten pertsonek bizitza politikoan eta publikoan erabateko partaidetza izan dezaten, besteen baldintza berberetan”, “hauteskunde prozedurak, instalazioak eta programak, pertsona guztientzat egokiak, irisgarriak eta ulertzeko modukoak direla” bermatuz; eta, beharrezkoa bada, “beraiek aukeratzen duten pertsona batek botoa emateko orduan laguntza ematea baimenduz” (Konbentzioaren 29. artikulua). Halaber, euskal federazioak, adimen urritasuna duten pertsonek bizitza publikoan eta hauteskundeetan hauteskunde mahaietako kide gisa, parte hartzeko modua erraztea eskatzen du.

2011n, FEVAS partaide den adimen urritasunari buruzko Estatu mailako Plena inclusión elkarte mugimenduak zenbait ekintza gauzatu zituen, eskubide hori izateko garrantziaz sentsibilizatzeko xedez. Orain, eta Epaitegi Konstituzionalaren epaiaren ondoren, berriro ere aktibatu du estrategia hori CERMIrekin eta Down Españarekin batera, eskari hori eragile politikoei eta sozialei eta herritar guztiei zabaltzeko.

Manifiesto por el derecho al voto

Artículos relacionados

Esteban Corsino, Plena inclusión Aragoneko teknikaria. Elkarrizketa horretan, Corsinok azpimarratu du teknologia adimen- edo garapen-desgaitasuna duen pertsona bakoitzaren bizitza-proiektuaren zerbitzurako beste laguntza bat dela. Mi Casa proiektuan duen esperientziatik abiatuta, laguntza-sisteman txertatzeko eta erakundeetan aldaketa kulturala bultzatzeko beharra defendatzen du,

FEVASek amaitu du adimen-desgaitasuna duten pertsonei eta haien familiei laguntza ematen dieten erakundeetan Familian Oinarritutako Ikuspegia ezartzen aurrera egiteko Deustuko Unibertsitateko María Villaescusa eta Garazi Yurrebasorekin batera gauzatutako pilotajea.

Begoña Pedrosa, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburua. Elkarrizketa honetan Hezkuntza Sailburuak azaldu du hezkuntza inklusiboari lotuta zein erronka dituen sailak. Azpimarra nagusia inklusioaren kulturari eustearen eta zabaltzearen garrantzian jarrita dago. Ildo horretan, adierazi du beharrezkoa dela inklusio-ereduari tresnak, laguntzak eta egiturak

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content