Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko NBEren Konbentzioaren 20. urteurrena dela eta, FEVASek abenduaren 3an jardunaldi bat antolatu du Itsasmuseum-Bilbaon, hezkuntza inklusiborako eskubideari eta horrek praktikan duen aplikazioari buruz hausnartzeko.
Abiapuntua eskubide hori aitortzen duen Konbentzioaren 24. artikulua izango da. Ikuspegi horretatik, haren garapenean lagun egin duten hezkuntza-politikak eta -jardunbideak landuko ditugu, bai eta hezkuntza inklusiboa errealitate bihurtzeko aurrerapenak eta erronkak ere.
Jardunaldian zehar helburu horretan laguntzen duten gure elkarte-mugimenduko erakundeen esperientziak ezagutuko ditugu. Familien parte-hartzeaz eta eskolaren eta komunitatearen arteko zeregin partekatu gisa ulertutako inklusioaz hitz egingo dugu.
Ikasle guztien presentzia, parte-hartzea eta ikaskuntza bermatzen duen hezkuntza partekatzeko eta bultzatzen jarraitzeko aukera izango da.
Laster gure webgunean eta sare sozialetan egitarau osoa eta izena emateko formularioa argitaratuko ditugu.
2026ko abenduaren 3a | Itsasmuseum-Bilbao | 17:30
Gorde data!

