Skip links

Gorde data: “Hezkuntza inklusiboa: eskubidetik praktikara” jardunaldia

Gorde data: hezkuntza inklusiboari buruzko jardunaldia

FEVASek jardunaldi bat antolatu du:
«Hezkuntza inklusiboa: eskubidetik praktikara».

Aurten 20 urte betetzen ditu
Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko
NBEren Konbentzioak.
Konbentzioa herrialdeen arteko akordioa da
desgaitasuna duten pertsonen
eskubideak babesteko.
Akordio horren 24. artikuluak
hezkuntza inklusiborako eskubidea aitortzen die.

Jardunaldi honetan eskubide horri buruz hitz egingo dugu:
zer aurrerapen lortu diren
eta zer hobetu behar dugun errealitate bihurtzeko.

Hezkuntza inklusiboagoa lortzeko
FEVASeko kide diren elkarte batzuen
esperientziak ere ezagutuko ditugu.

Familiek zelan parte har dezaketen
eta eskoletatik, elkarteetatik eta komunitatetik
zelan lagun dezakegun azalduko dugu.

Ikasle guztiak eskolaren parte izatea,
parte hartzea eta ikastea
nahi dugu.

Noiz eta non izango da jardunaldia?
2026ko abenduaren 3a | Itsasmuseum-Bilbao | 17:30

Laster gure webgunean
eta sare sozialetan argitaratuko ditugu:
• Jardunaldiaren egitarau osoa.
• Izena emateko formularioa.
Gorde data!

 

Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko NBEren Konbentzioaren 20. urteurrena dela eta, FEVASek abenduaren 3an jardunaldi bat antolatu du Itsasmuseum-Bilbaon, hezkuntza inklusiborako eskubideari eta horrek praktikan duen aplikazioari buruz hausnartzeko.

Abiapuntua eskubide hori aitortzen duen Konbentzioaren 24. artikulua izango da. Ikuspegi horretatik, haren garapenean lagun egin duten hezkuntza-politikak eta -jardunbideak landuko ditugu, bai eta hezkuntza inklusiboa errealitate bihurtzeko aurrerapenak eta erronkak ere.

Jardunaldian zehar helburu horretan laguntzen duten gure elkarte-mugimenduko erakundeen esperientziak ezagutuko ditugu. Familien parte-hartzeaz eta eskolaren eta komunitatearen arteko zeregin partekatu gisa ulertutako inklusioaz hitz egingo dugu.

Ikasle guztien presentzia, parte-hartzea eta ikaskuntza bermatzen duen hezkuntza partekatzeko eta bultzatzen jarraitzeko aukera izango da.

Laster gure webgunean eta sare sozialetan egitarau osoa eta izena emateko formularioa argitaratuko ditugu.  

2026ko abenduaren 3a | Itsasmuseum-Bilbao | 17:30  

Gorde data!

Artículos relacionados

Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko NBEren Konbentzioaren 20. urteurrena dela eta, FEVASek abenduaren 3an jardunaldi bat antolatu du Itsasmuseum-Bilbaon, hezkuntza inklusiborako eskubideari eta horrek praktikan duen aplikazioari buruz hausnartzeko.

«Hezkuntzak ez du mundua aldatzen; mundua aldatuko duten pertsonak aldatzen ditu», zioen Paulo Freire pedagogo brasildarrak. Gure elkarte-mugimendua ere zeregin horren parte da, ikasgelak ezagutzak eskuratzeko eta, aldi berean, elkarrekin bizitzeko, aniztasuna aitortzeko eta pertsonei bizitza osoan lagunduko dieten balioak

Plena inclusiónek adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonek Lanbide Heziketan sartzeko eta bertan irauteko aurkitzen dituzten oztopoak aztertzeko ikerketa egin du. Ikerketak irakasleen prestakuntza-beharrak ere jorratzen ditu, eta LH inklusiboagoa eta enpleguarekin lotuagoa izateko bidean aurrera egiteko gomendioak proposatzen ditu.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content