Skip links

Adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen eta Gipuzkoako alderdietako ordezkarien arteko aurrez aurrekoa

Joan den ostiralean, maiatzaren 5ean, Donostiako Kursaalean,

gure elkarte-mugimenduak adimen- edo garapen-desgaitasuna

duten pertsonen eta ordezkari politikoen arteko

“Nire botoak balio du-Mi voto cuenta” lehen topaketa egin zuen.

 

Bertan izan ziren: Eider Mendoza (EAJ-PNV), Esti Elduaien (EH Bildu),

José Ignacio Asensio (PSE-EE), Miren Echeveste (Podemos) eta Mikel Lezama (PP).

Desgaitasunen bat duten Atzegi, Aspace Gipuzkoa,

Donostiako Goyeneche Fundazio, Gautena,

Gertuan Fundazio eta Uliazpiko

pertsonek hainbat gairi buruz galdetu zieten politikariei,

hala nola etxebizitzaz, enpleguaz, irisgarritasun kognitiboaz,

garraioaz, aisialdiaz edo beren alderdi politikoetan

desgaitasunen bat duten pertsonek parte hartzen ote duten.

 

Joan den ostiralean, maiatzaren 5ean, Donostiako Kursaalean, gure elkarte-mugimenduak adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen eta ordezkari politikoen arteko “Nire botoak balio du-Mi voto cuenta” lehen topaketa egin zuen. Bertan izan ziren: Eider Mendoza (EAJ-PNVren Gipuzkoako hautagaia); Esti Elduaien (EH Bilduko Deba-Urolako zerrendaburua); José Ignacio Asensio (PSE-EEren Gipuzkoako hautagaia); Miren Echeveste (Elkarrekin Podemosen Gipuzkoako hautagaia) eta Mikel Lezama (PPren Gipuzkoako hautagaia).

Desgaitasunen bat duten Atzegi, Aspace Gipuzkoa, Donostiako Goyeneche Fundazio, Gautena, Gertuan Fundazio eta Uliazpiko pertsonek hainbat gairi buruz galdetu zieten politikariei, hala nola etxebizitzaz, enpleguaz, irisgarritasun kognitiboaz, garraioaz, aisialdiaz edo beren alderdi politikoetan desgaitasunen bat duten pertsonek parte hartzen ote duten.

Ekimena FEVAS Plena Inclusión Euskadi erakundea “Nire botoak balio du-Mi voto cuenta” izenburuarekin gauzatzen ari den ekintzen barruan dago, eta helburu hauek ditu: adimen-desgaitasuna, garun-paralisia eta autismoaren espektroko nahasmendua duten herritarrei ikusgaitasuna ematea; alderdiek hainbat arlotan egiten dituzten proposamenak ezagutzea; desgaitasunen bat duten pertsonen eta familien beharrak eztabaida politikora eramatea; eta gizartea sentsibilizatzea.

“Nire botoak balio du-Mi voto cuenta” ekimenaren barruan kanpaina bat egiten ari da sare sozialetan, desgaitasuna duten pertsonen eskaerak gizarteari helarazteko, eta beste bi bilera egingo dira alderdi politikoekin: Bilbon (maiatzaren 9an) eta Gasteizen (maiatzaren 16an).

“Nire botoak balio du-Mi voto cuenta” ekimenaren bitartez, Plena Inclusión Euskadi elkarte-mugimenduak aurrera egin nahi du adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen auto-ordezkaritzan, eta aurrerapausoak eman nahi ditu pertsona horien inklusioan eta erabateko herritartasunean.

Artículos relacionados

FEVASeko kide diren erakundeetako hirurogeita hamar profesional inguruk hartu zuten parte joan den asteazkenean, urriak 29, “Prebentzioa eta esku-hartzea desgaitasunen bat duten pertsonen laguntzetan tratu desegokia emateko modu sotilen aurrean” izeneko online jardunaldian.

Musika-hezkuntzak adimen-desgaitasuna, garun-paralisia eta autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten ikasleen garapenerako, ikasketarako eta inklusiorako aukerak nola irekitzen dituen jakiten lagunduko duen jardunaldi honetara gonbidatzen zaitugu.

Duela gutxi, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bizkaiko Garraio Partzuergoak (BGP), Bizkaiko Batzar Nagusien ekimenez, desgaitasuna duten pertsonei laguntzen dietenentzako garraio publikoko txartelaren doakotasuna bermatzeko neurria onartu dute. Bizkaiko Foru Aldundiaren datuen arabera, 15.100 pertsona inguru izango dira xedapen horren onuradun.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content