Skip links

Bilbok Kalitate Osoko Eredu berriaren aurkezpena hartuko du

Urriaren 25ean, FEVASek eta Gorabidek,

Plena inclusióneko Kalitate Eredu berria aurkezteko

jardunaldia antolatuko dute Bilbon.

 

Kalitate eredu,

Plena inclusióneko erakundeen lana ona den ala ez neurtzeko

modua da.

 

Jadanik eman dezakezu izena

Bilbotik zuzenean emango dugun

bideoa ikusteko.

 

Aurkezpenaren leloa

Aurkezpenaren leloa hau da:

«Bizi-proiektuen kudeaketarantz aurrera eginez».

Esan nahi du erakundeek kalitatez lan egiten badute

adimen-desgaitasuna duten pertsonen

bizitza hobetzen dela.

 

Zertaz hitz egingo dugu?

Hauek dira jardunaldian landuko ditugun gaiak:

Zelan hobetu pertsonentzako laguntzen kudeaketa.

Kalitate eredu berriaren erronkak.

Kalitate ereduaren berritasunak.

Zelan jarriko dugu abian

kalitate eredua.

 

Akreditutako erakundeak

Ekitaldiaren amaieran,

aintzatespena egingo zaie Kalitate Eredu berrian

akreditatu diren lehenengo erakundeei.

 

Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astea

Ekitaldia

Kudeaketa Aurreratuaren Europar Asteko

jardueren barruan dago.

 

Informazio guztia HEMEN.

Urriaren 25ean, Plena inclusiónek, FEVASek eta Gorabidek, “Bizi-proiektuen kudeaketarantz aurrera eginez” lelopean antolatutako jardunaldia egingo da Bilbon. Bertan, Plena inclusión elkarte-mugimenduaren Kalitate Eredu berria aurkeztuko da, eta gai hauekin lotutako gaiak jorratuko dira: pertsonentzako laguntzen kudeaketa hobetzeko modua, Eredu berriak planteatzen dituen erronkak, berrikuntzak eta zelan jarriko den abian. Ekitaldiaren amaieran, Kalitate Osoko Eredu berrian akreditatu diren lehenengo erakundeak aintzatetsiko dira.

Ekitaldia Euskalitek Euskadin koordinatzen duen Kudeaketa Aurreratuaren Europar Asteko ekitaldien agendan dago. Aste horren helburua Kudeaketa Aurreratuari buruzko jardunbide egokiak eta esperientzien trukea sustatzea eta hedatzea da.

Jardunaldia zuzenean emitituko da online, eta jarraitzeko beharrezkoa izango da izena ematea.

Informazio guztia HEMEN.

Artículos relacionados

Begoña Pedrosa, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburua. Elkarrizketa honetan Hezkuntza Sailburuak azaldu du hezkuntza inklusiboari lotuta zein erronka dituen sailak. Azpimarra nagusia inklusioaren kulturari eustearen eta zabaltzearen garrantzian jarrita dago. Ildo horretan, adierazi du beharrezkoa dela inklusio-ereduari tresnak, laguntzak eta egiturak

Juanjo Muñoz Ros. Plena inclusióneko Irisgarritasun Kognitiboko arduraduna Murtziako Eskualdean. Komunitate horretan aitzindaria den eta inguruneak seinaleztatzen eta materialak ekoizten lan egiten duen irisgarritasun kognitiboko ‘Informazio Irisgarria’ zerbitzua abian jartzea koordinatu du udal eta erakunde publiko eta pribatu askorekin.

Juana M. Hernández Rodríguez. Psikologoa eta hezkuntza-orientatzailea, eskola-jazarpenean aditua. Hainbat argitalpenen egilea da, eta horien artean “Acoso escolar y Trastorno del Espectro Autista. Guía de actuación para profesorado y familias” nabarmentzen da.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content