Skip links

EAEko gizarte-erakundeen %83ak zerbitzuak aldatu edo birbideratu ditu osasun-krisiaren ondorioz

Azterlan baten arabera, ia euskal elkarte guztiek

euren zerbitzuak moldatu behar izan dituzte koronabirusa dela eta.

Askok zerbitzuak eten behar izan dituzte.

Beste elkarte batzuek koronabirusaren ondorioz

sortu diren beharrei erantzuteko

jarduera berriak antolatu dituzte.

Ia elkarte guztiek telefonoz edo bideo bitartez

eman dute laguntza.

 

Datu horiek ezagutzea oso garrantzitsua da

pertsona batzuen egoera hobetu dezaketen jarduerak planifikatzeko.

 

Azterlan honetan Euskadiko elkarteek hartu dute parte.

FEVASek ere hartu du parte azterlanean.

 

Hori da, hain zuzen ere, “Covid-19aren eragina Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeetan” azterlanak ematen duen daturik garrantzitsuenetakoa. Azterlana, Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaiaren, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte politiketako Sailaren eta Sareen Sarearen (Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala) ekimenez egin da, osasun-krisiak euskal erakundeetan duen eragina ezagutzeko.

Ikerketa apirilean zehar egin eta ekainaren 12an aurkeztu zen. Bertan adierazten denez, erakundeen %81ak jarduerak bertan behera utzi edo eten behar izan ditu; ia erdiak (%46) zuzeneko arreta zerbitzuak itxi edo bertan behera utzi behar izan ditu; %38ak jarduera berriak txertatu ditu sortzen ari diren beharrei erantzuteko; eta hamarretik zortzik online formatura edo telefono bidezko laguntzara moldatu du lana.

Beste batzuen artean FEVASeko kide diren erakundeek parte hartu duten azterlan honetan, sektoreko erakundeek eta sareek, instituzioen laguntzarekin, pandemiak hartzaileengan eta erakundeetan duen eragina arindu dezaketen ekintzak gauzatu ahal izateko informazio baliotsua ematen da.

Azterlan osoa HEMEN

Art铆culos relacionados

Familian Oinarritutako Ikuspegiaren (FOI) arabera, familia da pertsonaren laguntzarako unitate nagusia. Vegak adierazi bezala, Familian Oinarritutako Ikuspegia erronka eta inbertsioa da aldi berean erakundeentzat. Zuzendaritzek ezagutu egin behar dute, horretan sinetsi, eta inplementatzeko baldintzak sortu.

Esteban Corsino, Plena inclusi贸n Aragoneko teknikaria. Elkarrizketa horretan, Corsinok azpimarratu du teknologia adimen- edo garapen-desgaitasuna duen pertsona bakoitzaren bizitza-proiektuaren zerbitzurako beste laguntza bat dela. Mi Casa proiektuan duen esperientziatik abiatuta, laguntza-sisteman txertatzeko eta erakundeetan aldaketa kulturala bultzatzeko beharra defendatzen du,

FEVASek amaitu du adimen-desgaitasuna duten pertsonei eta haien familiei laguntza ematen dieten erakundeetan Familian Oinarritutako Ikuspegia ezartzen aurrera egiteko Deustuko Unibertsitateko Mar铆a Villaescusa eta Garazi Yurrebasorekin batera gauzatutako pilotajea.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content