Skip links

EAEko gizarte-erakundeen %83ak zerbitzuak aldatu edo birbideratu ditu osasun-krisiaren ondorioz

Azterlan baten arabera, ia euskal elkarte guztiek

euren zerbitzuak moldatu behar izan dituzte koronabirusa dela eta.

Askok zerbitzuak eten behar izan dituzte.

Beste elkarte batzuek koronabirusaren ondorioz

sortu diren beharrei erantzuteko

jarduera berriak antolatu dituzte.

Ia elkarte guztiek telefonoz edo bideo bitartez

eman dute laguntza.

 

Datu horiek ezagutzea oso garrantzitsua da

pertsona batzuen egoera hobetu dezaketen jarduerak planifikatzeko.

 

Azterlan honetan Euskadiko elkarteek hartu dute parte.

FEVASek ere hartu du parte azterlanean.

 

Hori da, hain zuzen ere, “Covid-19aren eragina Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeetan” azterlanak ematen duen daturik garrantzitsuenetakoa. Azterlana, Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaiaren, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte politiketako Sailaren eta Sareen Sarearen (Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala) ekimenez egin da, osasun-krisiak euskal erakundeetan duen eragina ezagutzeko.

Ikerketa apirilean zehar egin eta ekainaren 12an aurkeztu zen. Bertan adierazten denez, erakundeen %81ak jarduerak bertan behera utzi edo eten behar izan ditu; ia erdiak (%46) zuzeneko arreta zerbitzuak itxi edo bertan behera utzi behar izan ditu; %38ak jarduera berriak txertatu ditu sortzen ari diren beharrei erantzuteko; eta hamarretik zortzik online formatura edo telefono bidezko laguntzara moldatu du lana.

Beste batzuen artean FEVASeko kide diren erakundeek parte hartu duten azterlan honetan, sektoreko erakundeek eta sareek, instituzioen laguntzarekin, pandemiak hartzaileengan eta erakundeetan duen eragina arindu dezaketen ekintzak gauzatu ahal izateko informazio baliotsua ematen da.

Azterlan osoa HEMEN

Art铆culos relacionados

Mikel Barturen Nu帽o, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeen sareak biltzen dituen Sareen Sareko koordinatzailea.
Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Legearen hamargarren urteurrena dela eta, Sareen Sareko koordinatzailearekin hitz egin dugu arau-esparru horren garrantziaz, sektorearen aintzatespenean duen eraginaz eta oraindik ekiteko dauden

Ia 500 pertsona bertaratu dira Musikazaleak ekimenaren azken emanaldira. Euskadiko Orkestrak eta FEVAS Plena Inclusi贸n Euskadik bultzatutako ekimen horrek adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonei hurbildu die musikaren jarduna, esperientzia sortzaile, parte-hartzaile eta inklusiboaren bidez.

Heba Hagrass desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko NBEko errelatore bereziak egin duen 鈥淒esgaitasuna duten haurrentzako zainketak eta laguntzak familia barruan eta haien genero-dimentsioak鈥 txostenak, familia askoren errealitatea eta egunerokoan aurre egin beharreko zailtasun nagusiak aztertzen ditu. Dokumentuak gogorarazten du haur

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content