Skip links

Datorren martxoaren 22an adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonek, Euskadi inklusiboagoa izan dadin dituzten proposamenak aurkeztuko dizkiete alderdi politiko nagusiei

Apirilean hauteskundeak egingo dira Euskadin,
eta horregatik adimen- edo garapen-desgaitasuna
duten pertsonen eta alderdi politikoen
arteko topaketa antolatu dugu.
Martxoaren 22an izango da,
Bilboko Euskalduna Jauregian.

Topaketa horretan,
adimen- edo garapen-desgaitasuna duten
50 pertsonak hartuko dute parte.
Pertsona horiek beren proposamenak aurkeztuko dizkiete
alderdi politikoei, Euskadi inklusiboagoa izan dadin.

Ekitaldian Euskadiko 5 alderdi politiko garrantzitsuenek
hartuko dute parte.
Alderdi horien ordezkariak hauek izango dira:
• Nerea Melgosa (EAJ-PNV)
• Nerea Kortajarena (EH Bildu)
• Ekain Rico (PSE-EE)
• Arkaitz Gorritxo (Elkarrekin Podemos)
• Laura Garrido (PP)

Topaketa horren bidez,
ikusgaitasuna eman nahi diegu desgaitasuna duten pertsonei.
Halaber, eremu guztietan beren autoordezkaritzan
aurrera egin nahi dugu.

Hurrengo hauteskunde-hitzorduaren harira, datorren martxoaren 22an, adimen-desgaitasuna, garuneko paralisia eta autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten Euskadiko herritarrek, pertsona guztiek bizitza osoa izan dezaten Euskadi inklusiboaren beraien ideia aurkeztuko diete EAJ- PNV, EH Bildu, PSE-EE, Elkarrekin Podemos eta Alderdi Popularra taldeei.

Topaketa FEVASek antolatu du eta Bilboko Euskalduna Jauregian izango da. Bertan, adimen- edo garapen-urritasuna duten ia 50 pertsonak hurrengo legegintzaldian landu beharreko zenbait proposamen aurkeztuko dizkiete Nerea Melgosari (EAJ-PNV), Nerea Kortajarenari (EH Bildu), Ekain Ricori (PSE-EE), Arkaitz Gorritxori (Elkarrekin Podemos) eta Laura Garridori (PP), herritarren parte handi baten eskubideetan eta inklusioan aurrera egiteko.

Ekimen horren bidez, FEVASek ikusgaitasuna eman nahi die adimen-desgaitasuna, garuneko paralisia eta autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten pertsonei, eta urratsak eman nahi ditu haien autoordezkaritzan, esparru guztietan, baita arlo politikoan ere.

Artículos relacionados

Familian Oinarritutako Ikuspegiaren (FOI) arabera, familia da pertsonaren laguntzarako unitate nagusia. Vegak adierazi bezala, Familian Oinarritutako Ikuspegia erronka eta inbertsioa da aldi berean erakundeentzat. Zuzendaritzek ezagutu egin behar dute, horretan sinetsi, eta inplementatzeko baldintzak sortu.

Esteban Corsino, Plena inclusión Aragoneko teknikaria. Elkarrizketa horretan, Corsinok azpimarratu du teknologia adimen- edo garapen-desgaitasuna duen pertsona bakoitzaren bizitza-proiektuaren zerbitzurako beste laguntza bat dela. Mi Casa proiektuan duen esperientziatik abiatuta, laguntza-sisteman txertatzeko eta erakundeetan aldaketa kulturala bultzatzeko beharra defendatzen du,

FEVASek amaitu du adimen-desgaitasuna duten pertsonei eta haien familiei laguntza ematen dieten erakundeetan Familian Oinarritutako Ikuspegia ezartzen aurrera egiteko Deustuko Unibertsitateko María Villaescusa eta Garazi Yurrebasorekin batera gauzatutako pilotajea.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content