Skip links

FEVASek elkarrizketa instituzionala indartu du Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko Sailburuarekin egindako topaketa batean

FEVAS Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko Sailburuarekin elkartu da

FEVAS Plena inclusión Euskadi Eusko Jaurlaritzako
Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko
Sailburuarekin elkartu da.

FEVAS etengabe ari da
Administrazio publikoarekin hitz egiten,
adimen-desgaitasuna, garuneko paralisia
eta autismoa duten pertsonen
eta haien familien eskubideak
kontuan hartzen dituzten
politikak defendatzeko.

Bilera urtarrilaren 29an izan zen, osteguna.
Topaketan Eusko Jaurlaritzako arduradunek
eta FEVASeko ordezkariek
parte hartu zuten.

Bileran, FEVASek gai garrantzitsuei buruz hitz egin zuen:

• Administrazioen eta elkarteen arteko lankidetzari
eustea eta indartzea.

• FEVASek familien mugimendu gisa
duen balioa aitortzea.

• Familientzako laguntzak eta zerbitzuak indartzea.

• Bizimodu independentearen ereduarekin
bat datorren eta desgaitasuna duten pertsonen
eskubideetan oinarrituta dagoen
gizarte-zerbitzuen sistema sustatzea.

• Desgaitasuna duten pertsonek eta haien familiek
euren bizitzari buruzko erabakietan
parte har dezaten sustatzea.

FEVASek asko baloratzen ditu bilera horiek,
pertsonen bizi kalitatea
eta eskubideak hobetzen
laguntzen dutelako.

FEVAS Plena inclusión Euskadik, adimen-desgaitasuna, garuneko paralisia eta autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten pertsonen eta haien familien eskubideak bermatuko dituzten politikak diseinatzen eta hedatzen modu aktiboan laguntzeko Administrazio publikoarekin harreman jarraitua izateko beharra nabarmendu du.

Testuinguru horretan, joan den ostegunean, urtarrilak 29, FEVASeko ordezkariak eta Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko Saileko arduradunak elkartu ziren. Bertan izan ziren Nerea Melgosa Saileko sailburua, Ivan Larraza Ongizateko sailburuordea eta Iciar de la Peña Hirugarren Sektorea Sustatzeko eta Gizarte Ekintzako zuzendaria. FEVASen izenean, Josean Idoeta presidentea, Valeria García-Landarte zuzendaria, Txema Franco Gorabideko zuzendaria eta Amaia Lopetegui Gautenako zuzendaria izan ziren.

Topaketan, FEVASek elkarte-mugimenduarentzat estrategikoak diren hainbat gai azaldu zituen, besteak beste:

  • Eredu publiko-soziala sendotzeko beharra, elkarrizketa zibila indartuz, gizarte-politiken diseinuan, garapenean eta ebaluazioan administrazio publikoen eta elkarte-mugimenduaren arteko lankidetzarako funtsezko tresna gisa.
  • FEVASek familien mugimendu gisa duen zeregina, adimen-desgaitasunaren elkarte-mugimenduaren ibilbideari eta sendotasunari balioa emanez, gizarte-ongizateko euskal sistemaren barruan eragile berezi eta beharrezko gisa.
  • Familiei laguntzeko zerbitzuak bultzatzearen eta indartzearen garrantzia, beraien ongizaterako, zaintzarako eta bizi kalitaterako funtsezko elementu gisa aitortuz.
  • Gizarte-politiken koherentzia eta harmonizazio handiagorantz aurrera egitearen komenigarritasuna, batez ere gizarte-zerbitzuen sistemaren eta bizimodu independentearen ereduaren artean, desgaitasunen bat duten pertsonen eskubideen ikuspegiarekiko koherentzia bermatuz.
  • Adimen-desgaitasuna duten pertsonek eta haien familiek euren bizi-ibilbidearekin erlazionatutako erabakiak hartzean modu aktiboan parte hartzearen aldeko apustua, pertsonarengan oinarritutako ereduaren funtsezko printzipio gisa.

FEVASen ustez, bilera horiek bereziki garrantzitsuak dira, bere lan eredua betidanik Administrazio publikoarekiko lankidetzan oinarritu baita, adimen-desgaitasuna, garuneko paralisia eta autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten pertsonen eskubideetan benetako eragin positiboa duten politikak sendotzeko biderik eraginkorrena den aldetik.

Artículos relacionados

Gure Plena inclusión elkarte-mugimenduak “Eta zu non zaude?” kanpaina abiarazi du. Ekimen horrek euren bizitzari eragiten dieten erabakietan parte hartzera, euren erakundeetan inplikatzera eta gizartean gero eta rol aktiboagoa hartzera gonbidatzen ditu adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonak.

Irune Martínez de Apellániz, APDEMAko eztabaida taldeko kideak; Rodrigo González autokudeatzaileen programako arduradun eta proiektu teknikariak; eta Adrián Fernández taldeko prestatzaileak, Adimen-desgaitasuna duten Pertsonentzako Espainiako Nik iritzia dut Eztabaida Ligaren seigarren edizioan parte hartzearen esperientzia nola bizi izan duten partekatu

Carmen Marquezi elkarrizketa. Bizi-interpretazioaren helburua laguntza-premia handiak dituzten pertsonek euren nahiak eta erabakiak adierazi ahal izatea bermatzea da, euren eskubideak erabat gauzatuz eta komunitatean parte hartuz.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content