Skip links

Elkarrizketa Amaia Lopetegiri, Gautenako, Gipuzkoako Autismo Elkarteko zuzendari.

Gautenako zuzendaria elkarrizketatu dugu.

Gautena Gipuzkoako autismo elkartea da.

Plena inclusión-ek oso kalitate ziurtagiri

garrantzitsua eman dio Gautenari.

Bikaintasunaren etapako kalitate ziurtagiria da.

Ziurtagiri hori lortu duen lehenengo elkartea da.

 

GAUTENAko zuzendariak oso pozik daudela dio.

Gauzak ondo egiten dituztela esan nahi du,

Autismoa duten pertsonen bizitza hobetzen dutela.

 

Horrez gain eskerrak ematen dizkie Plena inclusión-i,

Gautena osatzen duten pertsonei

eta laguntzaile guztiei.

 

Gautenako zuzendariak dio lanean,

ikasten eta hobetzen jarraituko dutela.

Gautena  da Plena inclusión-ek Erabateko Kalitate Sistemaren Bikaintasun etapan akreditatu duen Estatuko lehenengo erakundea. 

“Aintzatespen honek pertsonen bizitza kalitatean dugun eragina eta gure erakundearen konpromiso etikoa balioztatzen du

Amaia Lopetegui

 Zer esan nahi du GAUTENArentzat akreditazio horrek eta lortzen lehena izateak?

Harro egoteko modukoa da Plena Inclusión-ek ziurtagiri hori ematea, bi arrazoi direla eta. Lehenbizi, gure kudeaketa eredua akreditatzeaz gain, pertsonen bizitza kalitatean dugun eragina eta erakundearen konpromiso etikoa balioztatzen dituelako, eta hori are garrantzitsuagoa da. Hiru alderdi horiek nuklearrak dira gure xedean, eta horregatik ematen diogu balioa akreditazioari. Bigarrenez, aintzatespena Plena Inclusión-etik etortzeak balio gehigarria ematen dio, prozesu osoan erakutsitako kaudimenarengatik eta seriotasunarengatik, eta erakundearekin dugun lotura historikoarengatik.

Zein da erakundeko kulturan aurrera eramandako eraldaketa garrantzitsuena, aintzatespena lortu ahal izateko?

Gautenak hogei urte baino gehiago daramatza kalitate prozesuetan murgildurik eta, ondorioz, nik esango nuke erakundearen eraldaketa etengabea izan dela ordutik. Argi eta garbi daukagu gure xedearen, ikuspegiaren eta balioen arabera jardun behar dugula, eta kalitate ereduak, gure printzipioei eta helburuei leial izaten lagunduko diguten neurrian erabili behar ditugula. Kasu honetan, Erabateko Kalitate eredua bat dator gure filosofiarekin eta, horregatik, eraldaketa naturala izan da, eta, batez ere, gure jarduketa irizpideetan sakontzen lagundu digu.

 Zer esan nahi du bikaintasun mailako kalitatea duen erakundea izateak?

Barrura begira, egiten dugunari eta egin nahi dugula esaten dugunari koherentzia eta jarraipena ematen laguntzen digu. Iraunkorrak izaten laguntzen digu, eta zorroztasuna ematen die gure diskurtsoari eta gure printzipioen aplikazio praktikoari. Kanpora begira, hirugarrenen (administrazioak, gizartea, etab.) aurrean, Kalitatearen, esanahi zabalenean ulertuta, alde dugun bokazioa erreala dela eta kaudimen handiko erakunde batek, Plena Inclusión-ek, balioztatzen eta abalatzen duela erakusten laguntzen digu.

Aintzatespen garrantzitsu hori lortu ondoren, zer geratzen da egiteko?

Argi eta garbi daukagu gure helburua ez dela aintzatespena lortzea, gure pertsonak, gure familiak eta gure profesionalak baizik. Aintzatespenak gure maila eta gure auto-exijentzia gorant bultzatzen duten gertakariak dira, beste gauza batzuen artean, tentsio positiboa sartzen dutelako erakundean. Bikaintasunerako gure bidea balioztatzen dute eta hobeago bilakatzen gaituzte. Beraz, geratzen zaiguna, Plena Inclusión-i eta bere inguruari akreditazioa eta eman diguten laguntza guztia eskertzea da; gure profesionalei, familiei eta pertsonei gure aintzatespena ematea, beraien lanarengatik eta dedikazioarengatik; eta hortik aurrera, gure lana aitortua dela jakiteak sortzen digun harrotasunarekin, baina, aldi berean, ikasteko eta hobetzen jarraitzeko asko daukagula jakitearen umiltasunarekin, lanean jarraitzea.

Artículos relacionados

Esteban Corsino, Plena inclusión Aragoneko teknikaria. Elkarrizketa horretan, Corsinok azpimarratu du teknologia adimen- edo garapen-desgaitasuna duen pertsona bakoitzaren bizitza-proiektuaren zerbitzurako beste laguntza bat dela. Mi Casa proiektuan duen esperientziatik abiatuta, laguntza-sisteman txertatzeko eta erakundeetan aldaketa kulturala bultzatzeko beharra defendatzen du,

FEVASek amaitu du adimen-desgaitasuna duten pertsonei eta haien familiei laguntza ematen dieten erakundeetan Familian Oinarritutako Ikuspegia ezartzen aurrera egiteko Deustuko Unibertsitateko María Villaescusa eta Garazi Yurrebasorekin batera gauzatutako pilotajea.

Begoña Pedrosa, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburua. Elkarrizketa honetan Hezkuntza Sailburuak azaldu du hezkuntza inklusiboari lotuta zein erronka dituen sailak. Azpimarra nagusia inklusioaren kulturari eustearen eta zabaltzearen garrantzian jarrita dago. Ildo horretan, adierazi du beharrezkoa dela inklusio-ereduari tresnak, laguntzak eta egiturak

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content