Familian Oinarritutako Ikuspegiaren (FOI) arabera, familia da pertsonaren laguntzarako unitate nagusia. Eredu hori erabakiak errespetatzean, indarguneak aitortzean eta profesionalen eta familien arteko konfiantzazko eta lankidetzazko harremanean oinarritzen da, laguntzek benetako kezkei eta lehentasunei erantzun diezaieten.
Pertsonan Oinarritutako Ikuspegia osatzen duen ikuspegi horrek laguntzen pertsonalizazio handiagoa eta emaitza hobeak ahalbidetzen ditu, familia baita bizitzako testuinguru natural nagusia.
Vegak adierazi bezala, Familian Oinarritutako Ikuspegia erronka eta inbertsioa da aldi berean erakundeentzat. Zuzendaritzek ezagutu egin behar dute, horretan sinetsi, eta inplementatzeko baldintzak sortu.
Bideo honetan ikus dezakezu Beatriz Vegari egindako elkarrizketa osoa:


