Skip links

“Etika Gogoeta Taldeak adimen edo garapen urritasunaren erakundeetan. FEVAS Plena inclusión Euskadiren eredua”

FEVASek dokumentu bat egin du

Etika Gogoeta Taldeak zer diren azaltzeko.

Elkarteek etika sustatzeko sor ditzaketen Taldeak dira.

Talde horiek hainbat funtzio dituzte elkartean;

esaterako, prestakuntza sustatzea

eta etikaren inguruko gaietan aholkuak ematea.

 

Dokumentuaren prestaketan FEVASeko 8 erakundek parte hartu dute,

eta baita Marije Goikoetxea etikan adituak ere.

 

Etika oso garrantzitsua da elkarteetan, pertsonen bizitza hobetzen duelako

eta elkartea ere hobea egiten duelako.

FEVASen “Etika Gogoeta adimen edo garapen urritasunaren erakundeetan. FEVAS Plena inclusión Euskadiren eredua”, dokumentua landu dugu, dimentsio etiko hori erakunde-kalitatearen esparruan garatu nahi duten erakundeek laguntza-tresna bat izan dezaten. Lan honek Marije Goikoetxearen (Giza Eskubideetan doktorea. Etikako irakaslea eta aholkularia. Plena inclusióneko Etika Batzordeko kidea) laguntza teknikoa izan du, eta FEVASen eta bertako kide diren 8 erakunderen arteko lankidetzaren emaitza da: APDEMA, Apnabi-Autismo Bizkaia, Aspace Bizkaia, Usoa Tutoretza Fundazioa, Futubide, Gautena, Aspace Gipuzkoa eta Uliazpi.

Talde horiek, era formalean Etika Batzorde gisa eratu gabe, ardatz horrekin bat datozen ekintzak bultzatu nahi dituzte erakundeetan: sentsibilizazioa eta prestakuntza, arlo horretako ezagutzaren kudeaketa, jardunbide egokien zabaltzea eta hedapena, eta, azken batean, ikuspegi hori eraldaketa-prozesuetan sartzearen aldeko aktibismoa sustatzea. Era berean, erakundearen eta hura osatzen duten pertsonen aholkularitza hartzen dute beren gain sor daitezkeen gatazketan.

Dokumentu honetan zehazten den gure Eredu prototipoak hauek jasotzen ditu: Talde horien funtzioak mugatzea; erakundean organo funtzional gisa integratzea; osaera, bi talde-formatu bereiziz, bata orokorra eta bestea gai espezifikoagoei heltzeko; talde horiek osatzen dituzten pertsonek bete beharreko baldintzak; eta horiek sortzeko prozesua.

Argitalpen horrek etika bultzatzearen aldeko apustua sendotzen du, erakundeetan aldaketa-eragile eta kalitatea lortzeko ezinbesteko elementu gisa.

Deskargatu argitalpena

Artículos relacionados

Kasuak eguneko arreta zentro batean gazte bat bat-batean hil izanari lotutako erronka etikoei eta bere inguruko pertsonengan sortzen duen inpaktuari heltzen die. Edukia, hausnarketa eta deliberazio etikoa errazten duten hainbat ataletan dago antolatuta, kasuaren deskribapen zehatza, arazo etiko nagusien identifikazioa,

EDEKAk, Desgaitasuna duten Pertsonen Ordezkarien Euskal Koordinakundeak, “Adimen Artifizial Inklusiboa: eskubideak eta aukerak desgaitasuna duten pertsonentzat” udako ikastaroaren edukiak eta ondorioak jasotzen dituen dokumentua argitaratu du bere webgunean. Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko Sailak antolatu du ikastaroa, EDEKArekin

FEVASek, beste behin, Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Elkargoak antolatutako Inguruneko Irisgarritasun Unibertsalari buruzko Ikastaroan parte hartu du, Euskadin irisgarritasun unibertsalari eta diseinu inklusiboari buruzko erreferentziazko prestakuntzan, hain zuzen ere. Honekin dagoeneko hiru ediziotan lagundu dugu, irisgarritasun kognitiboan dugun esperientzia

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content