Skip links

Euskadiko sei jardunbide nabarmendu dira Plena inclusiónen Jardunbide Miresgarrien 2. Topaketan

Irailaren 26an eta 27an

Jardunbide Onen Topaketa egin da Zaragozan,

Plena inclusión elkarte mugimenduak antolatuta.

Topaketara Euskadiko 20 pertsona joan ziren.

 

Topaketan, adimen urritasuna duten pertsonen eta euren familien

inklusioa eta bizitza kalitatea sustatzeagatik

azpimarragarriak diren esperientziak aurkeztu dira

Zaragozan aurkeztu ziren jardunbide guztien artean,

7 Euskadiko elkarteenak ziren.

 

Bertara joandakoek, bozketa bitartez,

jardunbide onenak hauek zirela erabaki zuten:

1.Plena inclusión Extremaduraren “Yo, Tú, Ellas… Ellas en movimiento”.

2.Plena inclusión Castilla y Leónen “Generando sinergias con la Administración’.

3.Plena inclusiónen “Mi Voto Cuenta’ kanpaina.

Azken kanpaina horretan FEVASek eta Euskadiko elkarteek

ere hartu zuten parte.

 

Joan den irailaren 26an eta 27an, 450 pertsona baino gehiagok, horietatik 20 Euskaditik joandakoak, Plena inclusión Españak eta Plena inclusión Aragónek elkarren artean Zaragozan antolatutako Jardunbide Miresgarrien 2. Topaketan hartu dute parte. Bi egunez, gizarte berrikuntzaren eta adimen edo garapen urritasuna duten pertsonentzako laguntza ereduen, zentroen eta zerbitzuen ezagutzaren eta eraldaketaren erdigunea izan da Aragoi. Amaiera eman zitzaion horrela adimen eta garapen urritasunaren alorrean jardunbide bikainak aukeratzeko elkarte mugimendu horrek irekitako prozesuari. 270 ekimen baino gehiago aurkeztu ziren aintzatespena lortzeko.

Miresgarri gisa baloratu ziren eta osokoaren aurrean aurkeztu ziren 15en artean, Gautenak aurkeztutako “Proyecto vital basado en la ejercitación de derechos y el Trato digno” izenekoa zegoen. Jardunbide onenen modalitatean poster formatuan erakutsi ziren Gaude elkartearen  “Despliegue del proyecto ético: una oportunidad para el liderazgo compartido” eta “Yo también hago posible el cambio”, eta Gorabideren “Mi Plan. Apoyo metodológico para la introducción de la planificación centrada en la persona” eta “Plan de sexualidad: una herramienta para apoyar a las personas con discapacidad intelectual y del desarrollo” proiektuak.

Gorabideren “Ulertubide” proiektua eta  FEVASen “Konfidentzialtasuna eskola eremuan. Hezkuntzako profesionalek ikaslearen funtsezko eskubide baten inguruan egin behar duten gogoetarako orientabideak” gidaliburua jardunbide on gisa aintzatetsiak izan ziren, eta QR kodeen bitartez hedatu ziren Topaketan banatutako dokumentazioan.

Partaideen bozketaren bidez Jardunbide Bikainen saria lortu zuten hiru esperientziak hauek izan ziren: Plena inclusión Extremaduraren ‘Yo, Tú, Ellas… Ellas en movimiento”; Plena inclusión Castilla y Leónen “Generando sinergias con la Administración’; eta Plena inclusión Españaren gizarte eta politika eraginerako “#MiVotoCuenta”. Azken kanpaina hori Euskadin ere eraman zen aurrera, FEVASen eta Euskadiko elkarteen eskutik.

Artículos relacionados

Gaude elkarteko lau lagunek eta Carlos Ruedak (Apdema), FEVAS Plena inclusión Euskadiko ordezkari gisa Plena inclusiónen desgaitasuna duten pertsonen plataforman, Plena inclusiónek urriaren 3tik 5era Valentzian antolatutako estatu mailako “Con Voz Propia” topaketan hartu dute parte.

Plena inclusiónek egindako ikerketa baten arabera, adimen-desgaitasuna duten hamar pertsonatik seik ez dituzte albisteak ulertzen. Emaitzak “Adimen-desgaitasuna duten pertsonen informaziorako sarbidea: urratutako eskubidea” online mintegian aurkeztu ziren.

Plena inclusión Españak Jardunbide Egokien Estatuko beste topaketa bat egingo du “Prácticas con impacto” lelopean. Hitzordua Sevillan izango da, 2025eko azaroaren 6an eta 7an, eta inklusioarekin konpromisoa duten entitate eta erakundeak bilduko ditu.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content