Skip links

FEVAS Plena inclusión Euskadik “hablamos de maltrato” gida argitaratu du

“Hablamos de maltrato” gida argitaratu dugu Irakurketa Errazean,

sentsibilizatzeko eta tratu txarrak prebenitzeko helburuarekin.

Gida hori, profesionalentzat argitaratu genuen

liburu baten egokitzapena da.

Gidak tratu txarrak zer diren, tratu txar motak,

gertatzen diren lekuak, tratu txarrak eragiten dituzten pertsonak… aipatzen ditu.

 

Ideiak ulertzen laguntzen duten

adibide errazak ere badaude.

Gida horrek eskubideetan aurrera egiten eta

Adimen urritasuna duten pertsonen zaurgarritasun bereziak eta errealitate konplexu horri buruz gogoeta egiten lagunduko duten material egokituak egiteko beharrak bultzatuta, Euskal Federazioak “Hablamos de maltrato” gida argitaratu du Irakurketa Errazean. Gida horren bitartez, adimen edo garapen urritasuna duten pertsonak gai horren gainean sentsibilizatzen eta prebentzioan lagundu nahi da

Gida hori egiteko, batez ere profesionalei zuzenduta zegoen federazioaren “El enfoque ético del maltrato a las personas con discapacidad intelectual y del desarrollo” argitalpena hartu da erreferentzia gisa. Laburtuta eta Irakurketa Errazera egokituta dagoen bertsio honi esker, adimen urritasuna duten pertsonek eta laguntzako langileek egoera batzuk identifikatzeko eta gehiegikeria batean ager daitezkeen elementuak ulertzeko aukera izango dute.

Edukiari dagokionez, gida zazpi ataletan egituratzen da. Atal horietan, beste gai batzuen artean, tratu txarraren definizioa, tipologia, tratu txarrak gerta daitezkeen lekuak eta tratu txarren eragileak lantzen dira. Hobeto ulertzeko eta debatea bultzatzeko kasu batzuen adibideak ematen dira.

Argitalpen horrek finkatu egiten du gizarte hobea lortzeko eta irisgarritasun kognitiboa adimen urritasuna duten pertsonen eskubideetan, erabateko herritartasunean eta gizarteratzean aurrera egiteko tresna gisa bultzatzeko FEVAS Plena inclusión Euskadik duen estrategia.

Gida Fevasen webgunean dago eskuragai.

  IRAKURKETA ERRAZA

“Hablamos de maltrato” gida argitaratu dugu Irakurketa Errazean,

sentsibilizatzeko eta tratu txarrak prebenitzeko helburuarekin.

Gida hori, profesionalentzat argitaratu genuen

liburu baten egokitzapena da.

Gidak tratu txarrak zer diren, tratu txar motak,

gertatzen diren lekuak, tratu txarrak eragiten dituzten pertsonak… aipatzen ditu.

Ideiak ulertzen laguntzen duten

adibide errazak ere badaude.

Gida horrek eskubideetan aurrera egiten eta

Artículos relacionados

FEVASek ia ehun pertsona bildu zituen azaroaren 20an Kursaalean, “Musika inklusiorako tresna gisa” jardunaldian. Ekimen horren helburua musikaren balioaz sentsibilizatzea izan zen, adimen-desgaitasuna, garuneko paralisia eta autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten pertsonen eskubideak bermatzeko eta haien hezkuntza eta gizarte inklusioa bultzatzeko.

Adimen-desgaitasuna duten Apdema, Atzegi, Gorabide eta Gaudeko 90 pertsona baino gehiago bildu ziren larunbat honetan Gasteizko Europa Jauregian, FEVAS Plena Inclusión Euskadik eta Apdemak antolatutako Autokudeatzaileen 18. Topaketan parte hartzeko. Jardunaldian, parte-hartzaileek kolektiboa bereziki kezkatzen duen gai bati buruz hausnartu

FEVASeko kide diren erakundeetako hirurogeita hamar profesional inguruk hartu zuten parte joan den asteazkenean, urriak 29, “Prebentzioa eta esku-hartzea desgaitasunen bat duten pertsonen laguntzetan tratu desegokia emateko modu sotilen aurrean” izeneko online jardunaldian.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content