Skip links

FEVASek “Eskola inklusiboa. Egin bat erronkarekin” Gida argitaratu du

Irakasleei zuzendutako dokumentuaren xedea gogoetara bultzatzea eta eskola inklusiborako bidean aurrera egitea da. Testua hiru funts nagusitan oinarritzen da: inklusioa ikasleen eskubide gisa; hezkuntza eredu hori gizarte inklusiboa eta kohesionatua lortzeko zutabe gisa; eta, azkenik, hezkuntzak haur guztiei ikasketarako eta garapenerako aukera berberak eman behar dizkiola sinestea. Irudiak Pernan Goñik egin ditu, eta edukiak gauzatzeko orduan Eguzkiñe Etxabe (FEVAS eta APNABI-Autismo Bizkaia) eta Ana Luisa López (UPV-EHU) adituak aritu dira.

ONCE Fundazioak finantzatu duen gidan, gai hauek lantzen dira, beste batzuen artean: esklusiotik inklusiora doan bidean emandako pausoak; inklusioa filosofia orientatzaile gisa; inklusioa sustatzeko gakoak eta baliabideak; eta familiak eta ikasleak hezkuntzako eragile aktibo gisa.

FEVASek hezkuntza komunitatearen esku jartzen duen baliabide berri honek, erakunde osoak erabateko inklusioarekin izan behar dituen estrategia eta konpromisoa azpimarratzen ditu.

Gida online dago eskuragarri www.fevas.org helbidean (Argitalpenak) 

 

Artículos relacionados

Gutxituak terminoaren ordez desgaitasuna duten pertsonak erabiltzen hasi zen Karta Magnaren 49. artikuluaren erreforma onartu eta lehen urteurrenean, Plena inclusión gure elkarte-mugimenduak hitzak ekintza zehatz bihurtzeko eskatzen die agintari publikoei.

FEVASeko ordezkariak Begoña Pedrosa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuarekin bildu ziren atzo, hezkuntza eredu inklusiboa indartuko duten ekintzetan eta estrategietan sakontzeko. Topaketan, urte honetarako lehenetsi beharreko laneko ardatzak aurkeztu ziren.

Presentamos un nuevo caso prototipo titulado “Buenos apoyos a personas con discapacidad intelectual y del desarrollo en situaciones de fragilidad avanzada y final de la vida”.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content