Skip links

Gauderen CIVIS Programa, adimen urritasuna duten pertsonei zuzendutako Euskadiko lehen unibertsitate diploma gisa finkatzen da

GAUDE elkarteak eta Deustuko Unibertsitateak,

adimen urritasuna duten

eta lana aurkitu gura duten

pertsonak prestatzeko ikasketak sortu dituzte.

Ikasketak 2 ikasturtekoak dira,

eta lan batean eskatzen dituzten gauzak ikasteko balio dute.

 

Ikasketak egiten dituzten pertsonek Diploma bat lortuko dute.

Laguntzako bidezko enpleguan aritzeko

Lan trebakuntzarako Diploma da.

 

Ikasketa horiek egiteko interesa baduzu,

informazioa dago Deustuko Unibertsitateko webgunean.

Bizkaiko GAUDE elkarteak eta Deustuko Unibertsitateak (Unibertsitateko Psikologia eta Hezkuntza Fakultatea),adimen urritasuna duten pertsonei zuzendutako Euskadiko lehenengo unibertsitate titulu propioa diseinatu dute. “Laguntzako bidezko Enpleguan aritzeko lan trebakuntzarako Unibertsitate Hedapeneko Diploma” da, pertsona horiei zuzendutako prestakuntza aitzindaria, lan munduan sartzeko trebeziak hobetzea bilatzen duena. Akreditazio hori, GAUDE elkartearen CIVIS programaren barruan egindako lanetik bideratu da. Programa, kolektibo horren gizarteratzea eta laneratzea errazteko sortu da.

Ekimen horren bitartez GAUDE elkarteak eta Deustuko Unibertsitateak aurrera egiten dute pertsona guztientzako Unibertsitateak sortzeko lanean, eta beste pauso bat ematen dute adimen urritasuna duten pertsonak esparru guztietan barneratzeko lanean.

Bi ikasturteko iraupena duen Diplomak, enplegagarritasunaren hobekuntzarekin zuzenean erlazionatutako trebeziak sustatzeko eta garatzeko ikasketak eskaintzen ditu. Lan munduan sartzeko aukerak hedatzera dago zuzenduta, eta lehenengo promozioa 2019-2020 ikasturtean hasiko da.

Sartzeko eskari epealdia martxoaren 15era arte dago zabalik, eta interesatuta dauden pertsonek Deustuko Unibertsitateko Idazkaritza Nagusian egin beharko dute eskaria.

Informazio gehiago www.deusto.es helbidean

Foto de la página web de la Universidad de Deusto.

Artículos relacionados

Begoña Pedrosa, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburua. Elkarrizketa honetan Hezkuntza Sailburuak azaldu du hezkuntza inklusiboari lotuta zein erronka dituen sailak. Azpimarra nagusia inklusioaren kulturari eustearen eta zabaltzearen garrantzian jarrita dago. Ildo horretan, adierazi du beharrezkoa dela inklusio-ereduari tresnak, laguntzak eta egiturak

Juanjo Muñoz Ros. Plena inclusióneko Irisgarritasun Kognitiboko arduraduna Murtziako Eskualdean. Komunitate horretan aitzindaria den eta inguruneak seinaleztatzen eta materialak ekoizten lan egiten duen irisgarritasun kognitiboko ‘Informazio Irisgarria’ zerbitzua abian jartzea koordinatu du udal eta erakunde publiko eta pribatu askorekin.

Juana M. Hernández Rodríguez. Psikologoa eta hezkuntza-orientatzailea, eskola-jazarpenean aditua. Hainbat argitalpenen egilea da, eta horien artean “Acoso escolar y Trastorno del Espectro Autista. Guía de actuación para profesorado y familias” nabarmentzen da.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content