Skip links

Gorabidek bere 56. Urteurrena ospatu du

Bizkaiko elkarteak bere 56 urteko ibilbidea ospatuko du, adimen urritasuna duten pertsonei, senideei, profesionalei eta boluntarioei, erakundeetako ordezkariei, Hirugarren Sektoreari eta gizarte osoari zuzendutako zenbait ekitaldiren bitartez.

Ospakizuna atzo, irailaren 13an, hasi zen, Roberto Álvarez Kantabriako Ampros elkarteko zuzendari gerenteak, Gorabide partaide den Compartir Sarearen lana azaldu zuen Jardunaldiarekin. Enrique Aja Gorabideko psikologoak eta Carmen Montes Aspanias Burgoseko programa eta proiektu arduradunak, adimen urritasuna duten pertsonen helburu pertsonalek bizitza kalitatearekin duten erlazioari buruzko azterlanaren emaitzak aurkeztu zituzten; eta, amaitzeko, Berta González Plena inclusióneko koordinatzaile teknikoak, “Importancia de la calidad de vida en la inclusión de las personas con discapacidad intelectual” izeneko komunikazioarekin hartu zuen parte.  

Arratsaldean zehar, Bizkaiko elkarteak bere familiak elkartu zituen, bizitza kalitateari eta familiari buruz berba egiteko Berta González adituaren presentzia izan zuen Topaketan.

Ostegun honetan bertan, eta ospakizunari amaiera emateko, Gorabidek herritar guztiak gonbidatzen ditu, bere zentroetan antolatzen dituen aterki-ospakizunetako edozeinetan parte hartzera etor daitezen.

Informazio gehiago

 

Artículos relacionados

Presentamos un nuevo caso prototipo titulado “Buenos apoyos a personas con discapacidad intelectual y del desarrollo en situaciones de fragilidad avanzada y final de la vida”.

“Amaitu da gure laneko jarduera. Etapa berria gure bizitzan!”. Erretiroarekin gure bizitzan gertatzen diren aldaketa nagusiak jorratzen ditu, eta etapa horretan bizi-kalitate onari eusteko zenbait orientabide ematen ditu.

Laura Garrido APADISeko pertsonen zuzendari teknikoak, jarduneko lidergoaz hitz egiten du: talde profesionalei laguntzeko estilo bat, gure erakundeetan laguntza onak ematen direla ziurtatzeko.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content