Skip links

Gorabidek eta Bizkaiko Foru Aldundiak Gorakide bereizgarria aurkeztu dute, pertsonek adimen desgaitasunaren inguruan duten konpromisoagatik

Gorabide elkarteak eta Bizkaiko Foru Aldundiak

bereizgarri bat aurkeztu dute, elkarteko kide ez diren,

baina adimen urritasuna duten pertsonei

laguntzen dieten pertsonak eta erakundeak ezagutzeko.

Bereizgarri horren izena Gorakide da.

Bereizgarri horrekin, Gorabidek urritasuna duten pertsonen

aldeko jarrerak ere sustatu gura ditu.

 

Gorabidek 100 Gorakide bereizgarri eman dizkie jadanik

hainbat pertsonari eta erakunderi.

Hezkuntza, kultura eta kirol arloko establezimendu publikoak,

enpresak eta norbanakoak dira.

Gorabidek Gorakide asko eman gura ditu,

horrek esan nahi duelako jende gehiago dagoela

adimen urritasuna duten pertsonei laguntzen.

 

Gorakide Bizkaiko jendeari ematen zaio,

horregatik Aldundiak ideia hori bultzatzen du.

Gorakide bereizgarria adimen desgaitasuna duten pertsonekiko konpromisoaren errekonozimendua da. Gorabidek sortutako eta Bizkaiko Foru Aldundiak babestu eta aurkeztu duen proiektua da; adimen desgaitasunaren sektorean lan egiten ez duten Bizkaiko erakunde eta partikularrei zuzenduta dago, betiere, kolektibo horren gizarteratzea sustatzeko izan duten inplikazio maila ikusarazteko asmoz. Helburu bikoitza du: Lotura hori ikusarazi eta adimen desgaitasuna duten pertsonenganako jokabide bidezkoagoa sustatzea.

Hasiera baterako, Gorabidek 100 Gorakide bereizgarri eman dizkie beste horrenbeste enpresa eta partikularri, adimen desgaitasuna duten pertsonen aldeko inplikazio berezia izan dutelako. Erakunde eta pertsona horiek, batez ere, elkartearen bidez burutzen diren sentsibilizazio ekimenetan parte hartu dute (Goratu Programa eta Pertsona Irisgarrien Programa), Irisgarritasun Kognitiboa eta Komunitateko Parte-hartze planetan ekintzak sustatu dituzte, edo, modu batera edo bestera, adimen desgaitasuna duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko lanean lagundu dute

Gorabideren asmoa Gorakide kopurua handitzen joatea da, eta ahalik eta erakunde eta pertsona gehienengan interesa piztea. Parte-hartze plan eta sentsibilizazio programen bidez egiteaz gain, gorabide.com webgunean dauden

Goratu Programako edukiak baliatuz ere posible da bereizgarria lortzea.

Gorakide bereizgarria Bizkaiko lurralde historikora mugatuko da, beraz, Bizkaiko Foru Aldundiak babestu egin du, lurralde honetako herritarrek adimen desgaitasuna duten pertsonen erabateko gizarteratzean parte hartzea sustatzeko tresna den heinean. Foru erakunde horrek duela 57 urte hasi zuen Gorabiderekin daukan aliantza, adimen desgaitasuna duten pertsonen alde.

Informazio gehiago

Foto cedida por Gorabide

Artículos relacionados

Musikazaleak, Euskadiko Orkestrak, FEVAS Plena Inclusión Euskadirekin lankidetzan bultzatu duen eta adimen-desgaitasuna, garuneko paralisia eta autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten helduei zuzenduta dagoen musika tailerren proiektua da. Ekimena 2024ko urrian hasi zen, eta zortzi hilabetean gauzatu da Bilbon, Donostian eta Gasteizen.

FEVASek eta adimen- edo garapen-desgaitasunaren arloko Bizkaiko sei erakundek modu aktiboan hartzen dute parte Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako “Adiskidetza Digitalari buruzko 2027ko Plana” izenekoan. Ekimen horren helburua kolektibo jakin batzuei, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonei, besteak beste, ingurune digitaletara iristea

Musikazaleak Euskadiko Orkestrak, FEVASekin lankidetzan, sustatutako proiektua da. Musika tailerren bidez desgaitasuna duten pertsonen kulturarako edo garapenerako eskubidea berrestea du helburu

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content