Skip links

“Guk ere bai”, Uliazpi

Uliazpik GUK ERE BAI izena duen

esperientzia bat du.

 

Esperientzia horren helburua,

adimen urritasuna eta laguntza premia handiak

dituzten pertsonak boluntario izatea

eta komunitatean parte hartzea sustatzea da.

 

Pertsona horiek jarduera hauetan hartzen dute parte:

-Udaletxe bateko materialak birziklatzea eta kentzea.

-Elikagaien bankuan laguntzea.

-Hipika batean zaldiak garbitzen laguntzea.

-Egoitza batean dauden adinekoak bisitatzea.

-Auzo bateko baratzean laguntzea.

-Egoitzetara edo eskoletara abestera doan abesbatza batean parte hartzea.

-Nekazaritza eskola bateko landareak azokako postu batean saltzea.

 

Jarduera horiek erakusten dute

pertsona guztiek har dezaketela parte gizartean,

 

“Inklusioa ereiten” epigrafean, kide diren elkarteek gauzatutako jardunbide egokiak bildu ditu FEVASek, elkarte mugimenduak eta urritasunen bat duten pertsonek gizarte inklusiboagoa eraikitzeko izan duten eginkizun erabakigarriari balioa emateko. Esperientzia eraldatzaile horietako bat Uliazpiren “GUK ERE BAI” da.

Ekimen horien bidez, Uliazpik erakusten du adimen urritasuna eta laguntza premia handiak dituzten pertsonek boluntario gisa ere ekarpenak egin ditzaketela beren komunitatearen garapenean. “Eta askoz hobeto, gainera, ekarpen hori pertsonek beren plan pertsonaletan aurreikusten dituzten ametsekin eta lehentasunekin lotuta badago”, argitu du Pako Mendizabal Uliazpiko Koordinatzaile Psikopedagogikoak.

Hori kontuan hartuta, Uliazpi zentroa erabiltzaileek boluntariotzako eta komunitate ekarpeneko hainbat jardueratan parte hartzea sustatzen ari da, hauetan, besteak beste: udaletxe bateko eta okindegi bateko materialak birziklatzea eta kentzea; taberna bateko terrazako mahaiak prestatzea eta beste zeregin sinple batzuk egitea; elikagaien bankuan produktuak biltzea eta sailkatzea; hipika batean zaldiak garbitzen laguntzea; egoitzan dauden adinekoak bisitatzea; auzo bateko baratze komunitarioan, enpresa bateko negutegian edo bizilagun baten usategian laguntzea; musika abesbatza batean parte hartzea egoitzetara edo eskoletara bisitak eginez; eta nekazaritza eskola bateko landareak azokako postu batean saltzea.

Rafael Ruiz de Garibaik, abesbatzan abesten duen pertsonetako batek, jardunbide horren balioaren testigantza ematen du: “Abestea gustatzen zait, jendearekin hitz egitea, jatorra izatea eta abesbatzako jendearekin ongi konpontzea. Asko gara jada, eta hainbat tokitara joaten gara kantatzera. Emanaldiak eta musika gustatzen zaizkit”.

GUK ERE BAI, zailtasun larriak eta laguntza premia handiak dituzten pertsonak ere beraien komunitatean presente egon daitezkeela eta parte hartu eta lagun dezaketela erakusten duen adibidea da.

Argazkiak: Uiazpi

Artículos relacionados

Gaude elkarteko lau lagunek eta Carlos Ruedak (Apdema), FEVAS Plena inclusión Euskadiko ordezkari gisa Plena inclusiónen desgaitasuna duten pertsonen plataforman, Plena inclusiónek urriaren 3tik 5era Valentzian antolatutako estatu mailako “Con Voz Propia” topaketan hartu dute parte.

Plena inclusiónek egindako ikerketa baten arabera, adimen-desgaitasuna duten hamar pertsonatik seik ez dituzte albisteak ulertzen. Emaitzak “Adimen-desgaitasuna duten pertsonen informaziorako sarbidea: urratutako eskubidea” online mintegian aurkeztu ziren.

Plena inclusión Españak Jardunbide Egokien Estatuko beste topaketa bat egingo du “Prácticas con impacto” lelopean. Hitzordua Sevillan izango da, 2025eko azaroaren 6an eta 7an, eta inklusioarekin konpromisoa duten entitate eta erakundeak bilduko ditu.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content