Skip links

Gure elkarte mugimenduko 400 pertsona joango dira “Ni Distintos ni Diferentes, Campeones” dokumentalaren estreinaldira

Euskal elkarteetako 400 pertsona

Campeones filma

eta antzezleen bizitzari buruz egin duten

dokumentala ikustera joango dira.

Campeones filmaren ekoiztetxeak oparitu ditu sarrerak.

 

Filma eta dokumentala Donostiako Anoetako Belodromoan ikusiko dira.

Donostiako Zinemaldiko beste jarduera bat da.

Campeones filma izan da 2018an gehien ikusi dena,

eta Oscar sarietarako izendatuta dago.

 

FEVASen iritziz filma oso ondo dago

urritasuna duten pertsonen irudi positiboa ematen duelako.

Donostiako Zinemaldiaren barruan, FEVASeko kide diren erakundeetako

400 pertsona Anoetako Belodromora joango dira biharMorena Films ekoiztetxeak gonbidatuta, Javier Fesserren “Campeones” filmaren emanaldira eta, filmaren ondorioz sortu den eta filmaren ondoren eskainiko den “Ni Distintos ni Diferentes, Campeones” dokumentalaren nazioarte mailako estreinaldira.

Dokumentala ez da filmaren making of bat, eta “Campeones” filmeko antzezleen historia erreala kontatzen du, filma errodatzen ari ziren bitartean. Adimen urritasuna duten eta eurentzat “diseinatuta” ez dagoen gizarte batean bizitzearen erronka lehen pertsonan kontatzen duten bederatzi pertsonaren bizitzara hurbiltzen da.

“Campeones” ia fenomeno sozial bilakatu da. Hiru milioi ikus-entzule baino gehiagorekin, 2018an txarteldegian diru gehien batu duen filma izan da eta, horrez gain, Zine Akademiak Oscar Sarietan Espainia ordezkatzeko aukeratua izan da, ingelesa ez den beste hizkuntza batean egindako film onenaren kategorian.

FEVASen iritziz, ikus-entzunezko horiek oso baliagarriak dira, umoretik, adimen urritasuna ikusgai bilakatzeko, dauden estereotipoak eta aurreiritziak gainditzeko eta, azken finean, gizartea eraldatzeko.

Artículos relacionados

Kasuak eguneko arreta zentro batean gazte bat bat-batean hil izanari lotutako erronka etikoei eta bere inguruko pertsonengan sortzen duen inpaktuari heltzen die. Edukia, hausnarketa eta deliberazio etikoa errazten duten hainbat ataletan dago antolatuta, kasuaren deskribapen zehatza, arazo etiko nagusien identifikazioa,

EDEKAk, Desgaitasuna duten Pertsonen Ordezkarien Euskal Koordinakundeak, “Adimen Artifizial Inklusiboa: eskubideak eta aukerak desgaitasuna duten pertsonentzat” udako ikastaroaren edukiak eta ondorioak jasotzen dituen dokumentua argitaratu du bere webgunean. Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko Sailak antolatu du ikastaroa, EDEKArekin

FEVASek, beste behin, Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Elkargoak antolatutako Inguruneko Irisgarritasun Unibertsalari buruzko Ikastaroan parte hartu du, Euskadin irisgarritasun unibertsalari eta diseinu inklusiboari buruzko erreferentziazko prestakuntzan, hain zuzen ere. Honekin dagoeneko hiru ediziotan lagundu dugu, irisgarritasun kognitiboan dugun esperientzia

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content