Skip links

Harro nago adimen-desgaitasuna duten pertsonak ordezkatzeaz

Desgaitasuna duten Pertsonen Estatuko Plataforma

ofizial egin da dagoeneko.

Plataformako pertsonak eta Plena inclusión-eko

profesionalak ezagutzeak

ilusio handia egin zidan.

Horiei aurpegia jartzeak baikortasunez bete ninduen.

 

Niretzat pozgarria da APDEMAko eta FEVASeko

nire kideak ordezkatzea.

Pozik nago nitaz fidatzen direlako,

beren iritziak, zalantzak eta kezkak jaso

eta Plataformara eramaten ditudalako.

 

Toledon harro sentitu nintzen

Euskadiko eta Espainia osoko adimen-desgaitasuna duten pertsonak ordezkatu ahal izateagatik.

 

Irudi Sozialeko tailerrean ere hartu nuen parte.

Adimen-desgaitasuna duten pertsona batzuek beren esperientzia kontatu zuten.

Oso testigantza gogorrak eta errealistak izan ziren.

Nik ere ezagutzen ditut gaizki pasatu duten pertsonak,

ez dituztelako baloratzen

eta baztertuta sentitzen direlako.

 

Esperientziak merezi izan duela uste dut.

Oihartzun handia izan du

eta gizartean ezagutzera emateko balio izan du.

 

Orain pentsatu behar dugu nola aurkeztuko dugun

Plena inclusión-eko Plan Estrategiko berria,

eta beti daude gauzak buruan.

Gauza asko egin ditzakegu.

 

Uste dut Plataformak gu gehiago entzuteko balioko duela.

Espainia osoko agintariek,

Gobernuak, erakundeek eta udalek entzun behar digute.

Ezagutu egin behar gaituzte,

ikus dezatela gure burua ordezkatu

eta beraiekin eztabaidatu dezakegula.

Carlos Rueda, Euskadiren ordezkaria Plena inclusión Plataforman.

Joan den irailaren 24an, Toledon, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen estatuko Plataforma aurkeztu zen. Plataforma hori Plena inclusión elkarte-mugimenduak sortu zuen, kolektibo horren ahalduntzea eta bere burua ordezkatzeko gaitasuna indartzeko. Carlos Ruedak, Euskadik plataforma horretan duen bi ordezkarietako batek, bere esperientziaren berri eman du.

Desgaitasuna duten Pertsonen Estatuko Plataforma

ofizial egin da dagoeneko.

Plataformako pertsonak eta Plena inclusión-eko

profesionalak ezagutzeak

ilusio handia egin zidan.

Horiei aurpegia jartzeak baikortasunez bete ninduen.

Niretzat pozgarria da APDEMAko eta FEVASeko

nire kideak ordezkatzea.

Pozik nago nitaz fidatzen direlako,

beren iritziak, zalantzak eta kezkak jaso

eta Plataformara eramaten ditudalako.

Toledon harro sentitu nintzen

Euskadiko eta Espainia osoko adimen-desgaitasuna duten pertsonak ordezkatu ahal izateagatik.

Irudi Sozialeko tailerrean ere hartu nuen parte.

Adimen-desgaitasuna duten pertsona batzuek beren esperientzia kontatu zuten.

Oso testigantza gogorrak eta errealistak izan ziren.

Nik ere ezagutzen ditut gaizki pasatu duten pertsonak,

ez dituztelako baloratzen

eta baztertuta sentitzen direlako.

Esperientziak merezi izan duela uste dut.

Oihartzun handia izan du

eta gizartean ezagutzera emateko balio izan du.

Orain pentsatu behar dugu nola aurkeztuko dugun

Plena inclusión-eko Plan Estrategiko berria,

eta beti daude gauzak buruan.

Gauza asko egin ditzakegu.

Uste dut Plataformak gu gehiago entzuteko balioko duela.

Espainia osoko agintariek,

Gobernuak, erakundeek eta udalek entzun behar digute.

Ezagutu egin behar gaituzte,

ikus dezatela gure burua ordezkatu

eta beraiekin eztabaidatu dezakegula.

Artículos relacionados

Familian Oinarritutako Ikuspegiaren (FOI) arabera, familia da pertsonaren laguntzarako unitate nagusia. Vegak adierazi bezala, Familian Oinarritutako Ikuspegia erronka eta inbertsioa da aldi berean erakundeentzat. Zuzendaritzek ezagutu egin behar dute, horretan sinetsi, eta inplementatzeko baldintzak sortu.

Esteban Corsino, Plena inclusión Aragoneko teknikaria. Elkarrizketa horretan, Corsinok azpimarratu du teknologia adimen- edo garapen-desgaitasuna duen pertsona bakoitzaren bizitza-proiektuaren zerbitzurako beste laguntza bat dela. Mi Casa proiektuan duen esperientziatik abiatuta, laguntza-sisteman txertatzeko eta erakundeetan aldaketa kulturala bultzatzeko beharra defendatzen du,

FEVASek amaitu du adimen-desgaitasuna duten pertsonei eta haien familiei laguntza ematen dieten erakundeetan Familian Oinarritutako Ikuspegia ezartzen aurrera egiteko Deustuko Unibertsitateko María Villaescusa eta Garazi Yurrebasorekin batera gauzatutako pilotajea.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content