Skip links

Hirugarren Gizarte Sektorearen Sustapenerako Estrategiaren aurkezpena Lehendakariari

Elkarrizketa Zibilerako Euskadiko Mahaia,

Administrazioko eta elkarteetako pertsonek

osatzen duten lan taldea da.

Mahai horrek dokumentu bat egin du,

hurrengo urteetarako duen laneko planarekin.

Mahaiko ordezkariek plan hori aurkeztu diote Lehendakariari.

Dokumentuak 36 ekintza jasotzen ditu,

Euskadiko elkarte mugimendua bultzatzeko.

Ekintza horietatik

12ri emango zaie lehentasuna.

Lehendakaria eta Mahaiko presidentea

pozik daude dokumentuarekin.

Elkarrizketa Zibilerako Euskadiko Mahaiak (EZEM), ez ohiko saioa egin zuen atzo, martxoaren 20an, Lehendakaritzan, Euskadiko Hirugarren Gizarte Sektorearen Sustapenerako lehen Estrategian jasotzen diren 36 jarduketak aurkezteko. Dokumentua Eusko Jaurlaritzak prestatu du, Hirugarren Sektorearen laguntzarekin, Hirugarren Gizarte Sektorearen eta Euskal Administrazioaren arteko organo solaskide nagusia den EZEMaren bitartez. FEVAS EZEMeko kide da.

Aurreikusitako 26 jarduketetatik, 2018-2020 Legealdiko Planak jasotzen dituen 12ei emango zaie lehentasuna, horien artean agintari publikoen eta Hirugarren Sektorearen arteko elkarrizketa zibila sustatzeko eta bultzatzeko neurriak; laguntza eta lankidetza gizarte arloko esku-hartzeko erantzukizun publikoko zerbitzuen eskaintzan; diru-laguntza deialdien hobekuntza; eta Hirugarren Sektorearen ekarpena gizartera hurbiltzeko kanpainak.

Bere esku-hartzean Iñigo Urkullu Lehendakariak azpimarratu zuenez, “gizarte ekintzako eta gizarte esku-hartzeko erakundeak euskal gizartearen oinarrizko aktiboa dira, eta zuen laguntza ezinbestekoa da gizarte zuzena eta solidarioa, berdintasunean oinarritutakoa eta kohesionatua, demokratikoa eta partaidea eraikitzeko; eta baita gizarteak dituen beharrei modu integralean, hurbilekoan eta pertsonalizatuan erantzuteko ere”.

Pablo Gonzálezek, EZEMeko eta SAREEN SAREko presidenteak, FEVAS ordezkatuz, adierazi zuenez, estrategia egiteko prozesua, “berez ere sektore publikoaren eta sozialaren arteko lankidetzaren eredu izan da, eta hori gorde eta errepikatu egin behar da elkarrizketa zibilaren alorrean landu beharreko materia guztietan”. Halaber, Jaurlaritzak alor horretan aurrera daraman jarduketaren zeharkakotasunaren berrikuntza ere azpimarratu zuen, “lehen aldiz Eusko Jaurlaritzako hainbat sail hartzen baititu, eta ez bakarrik gizarte zerbitzuen arloan eskumenak dituena”.

Esteka EUSKADIKO HIRUGARREN GIZARTE SEKTOREA SUSTATZEKO ESTRATEGIARA

Artículos relacionados

Adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonak bizi diren bost etxetatik hiruk zaurgarritasun sozial eta ekonomikoren bat dute, Plena inclusión Españak Alcaláko Unibertsitatearekin lankidetzan argitaratutako ikerketaren arabera.

Gure Plena inclusión elkarte-mugimenduak “Eta zu non zaude?” kanpaina abiarazi du. Ekimen horrek euren bizitzari eragiten dieten erabakietan parte hartzera, euren erakundeetan inplikatzera eta gizartean gero eta rol aktiboagoa hartzera gonbidatzen ditu adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonak.

Irune Martínez de Apellániz, APDEMAko eztabaida taldeko kideak; Rodrigo González autokudeatzaileen programako arduradun eta proiektu teknikariak; eta Adrián Fernández taldeko prestatzaileak, Adimen-desgaitasuna duten Pertsonentzako Espainiako Nik iritzia dut Eztabaida Ligaren seigarren edizioan parte hartzearen esperientzia nola bizi izan duten partekatu

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content