Skip links

In aldizkaria, 20 ale inklusioa zabaltzen

Zenbaki borobil honetan, 20.ean, hezkuntza eta gizarte inklusiboagorantz aurrera egiteko ezinbestekoa den haztegi hori sortzeko helburuarekin sortu zen argitalpen honen balioa azpimarratu nahi dugu. Duela hamarkada bat baino gehiago zabaldu genuen lehen ale hartatik, ehunka orri bete ditugu adimen edo garapen desgaitasuna duten pertsonen eta haien familien iritziarekin eta lekukotzekin; hezkuntzako adituei egindako elkarrizketekin; gaurkotasunarekin; jardunbide onekin… Pertsona bakoitzak bere ikuspegia eman du, eta, bere ikuspegitik, inklusioa zabaltzen eta gure aldizkaria hezkuntzako profesionalentzat erreferentzia bilakatzen lagundu du.

Ale honek, aurrekoek bezala, protagonista interesgarriak ditu, besteak beste, Asunción González del Yerro (Madrilgo Unibertsitate Autonomoa), Óscar Garcia Muñoz (Plena inclusión Madrid) edo Pepe Motoso (Berritzegune Nagusia), eta irisgarritasun kognitiboarekin edo helduarora igarotzearekin zerikusia duten gaiak jorratzen dituzte. Gainera, eta ale berezi hau ospatzeko, Eguzkiñe Etxabek (FEVAS eta Apnabi-Autismo Bizkaia) FEVASek hezkuntza-eraldaketako eragile gisa duen lekua errepasatuko du, eta hainbat pertsonak bi galdera erantzungo dituzte: Zer ikasi dugu? Zer erronkari egin behar diegu aurre?

Erronken artean, FEVASek hezkuntza-komunitatea sentsibilizatzen jarraitzeko eta eskola inklusiboagoa sustatzeko beharra azpimarratzen du. In aldizkaria helburu horietan eragina izaten saiatzen da.

In aldizkaria

Artículos relacionados

Familian Oinarritutako Ikuspegiaren (FOI) arabera, familia da pertsonaren laguntzarako unitate nagusia. Vegak adierazi bezala, Familian Oinarritutako Ikuspegia erronka eta inbertsioa da aldi berean erakundeentzat. Zuzendaritzek ezagutu egin behar dute, horretan sinetsi, eta inplementatzeko baldintzak sortu.

Esteban Corsino, Plena inclusión Aragoneko teknikaria. Elkarrizketa horretan, Corsinok azpimarratu du teknologia adimen- edo garapen-desgaitasuna duen pertsona bakoitzaren bizitza-proiektuaren zerbitzurako beste laguntza bat dela. Mi Casa proiektuan duen esperientziatik abiatuta, laguntza-sisteman txertatzeko eta erakundeetan aldaketa kulturala bultzatzeko beharra defendatzen du,

FEVASek amaitu du adimen-desgaitasuna duten pertsonei eta haien familiei laguntza ematen dieten erakundeetan Familian Oinarritutako Ikuspegia ezartzen aurrera egiteko Deustuko Unibertsitateko María Villaescusa eta Garazi Yurrebasorekin batera gauzatutako pilotajea.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content