Skip links

Koronabirusaren aurreko ekimenak: ASPACE Bizkaiaren protokoloa garun paralisia duten pertsonei laguntzeko

Osasun larrialdiaren ondorioz, Aspace Bizkaiak behin-behinean itxi behar izan ditu Arreta Goiztiarreko Zerbitzuak, Laguntza Espezializatu Zerbitzua, Hezkuntza Bereziko Zentroak, Eguneko Arretarako Zentroa eta Laneratze Zentroa. Gobernuakalarma egoera agindu zuen ia une berean, Aspace Bizkaia “Garun paralisia eta antzekoak, dituzten pertsonei eta euren senideei laguntzeko protokoloa – COVID-19” prestatzen ari zen, egoera ezagutzeko eta egoitzetan ez dauden pertsonen beharrak ebaluatzeko. Horrela bere jarduketa sistematizatzen zuen, beharrezkoa izanez gero, baliabide eta laguntza egokiak mobilizatzeko.

Gerentziak, talde teknikoak eta zerbitzuetako arduradunek eta profesionalek egindako protokolo horrek xehetasunez deskribatzen ditu, beste alderdi batzuen artean, zein den garun paralisia duten pertsonekin edo euren senideekin harremana izatearen arduraduna, zer erregistratu behar den edo informazio garrantzitsua nori bideratu behar zaion. Behar bat hautematen baldin bada, pertsona egokiari, Talde Teknikoari, zentroko arduradunari, zentroetako eta zerbitzuetako profesionalei, jakinaraziko zaie, horrela erantzun egokienak egituratzeko.

Aspace Bizkaiak protokolo horretan lehentasunez lantzen duen beste alderdietako bat, erabiltzaileen etxez-etxeko laguntzetan bete behar diren segurtasun neurriak dira. Profesionalaren eta familiako kide guztien osasun egoera egiaztatzeaz gain, profesionalak EPIak erabili eta osasun agintarien higiene aholkuak jarraitu behar ditu.

Jarduketa guztiak norbanako jarraipena eta etengabeko ebaluazioa errazten duten bi eranskinetan erregistratzen dira: horietako batek jarraipenerako egindako deiak biltzen ditu, eta besteak, erakundeak ematen duen lag

untza mota.

Une honetan galdetegi baten bitartez ebaluatzen ari den protokolo horrez gain, Aspace Bizkaiak lanean jarraitzen du: bere laguntzak egokitzen ari da, konfinamendua arintzeko prozesuan lanean dabil, eta garun paralisia duten pertsonak, boluntarioak edo pertsona ezagunak protagonista diren bideoen bitartez gizartean duen presentzia indartzen ari da.

Ikusi prokoloa

Aspace Bizkaiak lagatako argazkia

 

Artículos relacionados





    Ver Política de privacidad

    Skip to content