Skip links

Koronabirusaren aurreko ekimenak: ASPACE Bizkaiaren protokoloa garun paralisia duten pertsonei laguntzeko

Koronabirusaren krisia dela eta,

Aspace Bizkaiak behin-behinean itxi ditu zentro eta zerbitzu batzuk.

Hala ere, aurrera jarraitu du garun paralisia duten pertsonei eta haien familiei laguntza ematen.

Egin zuen lehenengoa, gauzak zelan egin behar zituen zehaztea izan zen,

garun paralisia duten pertsonen eta haien familien egoera ezagutzeko

eta euren beharrei erantzuteko.

Jarduteko modua dokumentu batean jaso du.

 

Dokumentu hori oso osatuta dago.

Adierazten du zein profesionalek deitzen dieten familiei,

nori jakinarazi behar zaion arazo bat baldin badago,

edo segurtasuneko zein neurri bete behar den.

 

Gainera, Aspace Bizkaia animatzeko bideoak zabaltzen ari da,

garun paralisia duten pertsonekin eta boluntarioekin,

eta dena ondo joateko lanean jarraitzen du.

 

Osasun larrialdiaren ondorioz, Aspace Bizkaiak behin-behinean itxi behar izan ditu Arreta Goiztiarreko Zerbitzuak, Laguntza Espezializatu Zerbitzua, Hezkuntza Bereziko Zentroak, Eguneko Arretarako Zentroa eta Laneratze Zentroa. Gobernuakalarma egoera agindu zuen ia une berean, Aspace Bizkaia “Garun paralisia eta antzekoak, dituzten pertsonei eta euren senideei laguntzeko protokoloa – COVID-19” prestatzen ari zen, egoera ezagutzeko eta egoitzetan ez dauden pertsonen beharrak ebaluatzeko. Horrela bere jarduketa sistematizatzen zuen, beharrezkoa izanez gero, baliabide eta laguntza egokiak mobilizatzeko.

Gerentziak, talde teknikoak eta zerbitzuetako arduradunek eta profesionalek egindako protokolo horrek xehetasunez deskribatzen ditu, beste alderdi batzuen artean, zein den garun paralisia duten pertsonekin edo euren senideekin harremana izatearen arduraduna, zer erregistratu behar den edo informazio garrantzitsua nori bideratu behar zaion. Behar bat hautematen baldin bada, pertsona egokiari, Talde Teknikoari, zentroko arduradunari, zentroetako eta zerbitzuetako profesionalei, jakinaraziko zaie, horrela erantzun egokienak egituratzeko.

Aspace Bizkaiak protokolo horretan lehentasunez lantzen duen beste alderdietako bat, erabiltzaileen etxez-etxeko laguntzetan bete behar diren segurtasun neurriak dira. Profesionalaren eta familiako kide guztien osasun egoera egiaztatzeaz gain, profesionalak EPIak erabili eta osasun agintarien higiene aholkuak jarraitu behar ditu.

Jarduketa guztiak norbanako jarraipena eta etengabeko ebaluazioa errazten duten bi eranskinetan erregistratzen dira: horietako batek jarraipenerako egindako deiak biltzen ditu, eta besteak, erakundeak ematen duen lag

untza mota.

Une honetan galdetegi baten bitartez ebaluatzen ari den protokolo horrez gain, Aspace Bizkaiak lanean jarraitzen du: bere laguntzak egokitzen ari da, konfinamendua arintzeko prozesuan lanean dabil, eta garun paralisia duten pertsonak, boluntarioak edo pertsona ezagunak protagonista diren bideoen bitartez gizartean duen presentzia indartzen ari da.

Ikusi prokoloa

Aspace Bizkaiak lagatako argazkia

Artículos relacionados

Gaude elkarteko lau lagunek eta Carlos Ruedak (Apdema), FEVAS Plena inclusión Euskadiko ordezkari gisa Plena inclusiónen desgaitasuna duten pertsonen plataforman, Plena inclusiónek urriaren 3tik 5era Valentzian antolatutako estatu mailako “Con Voz Propia” topaketan hartu dute parte.

Plena inclusiónek egindako ikerketa baten arabera, adimen-desgaitasuna duten hamar pertsonatik seik ez dituzte albisteak ulertzen. Emaitzak “Adimen-desgaitasuna duten pertsonen informaziorako sarbidea: urratutako eskubidea” online mintegian aurkeztu ziren.

Plena inclusión Españak Jardunbide Egokien Estatuko beste topaketa bat egingo du “Prácticas con impacto” lelopean. Hitzordua Sevillan izango da, 2025eko azaroaren 6an eta 7an, eta inklusioarekin konpromisoa duten entitate eta erakundeak bilduko ditu.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content