Skip links

“La amistad es un tesoro”, gure gida berria Irakurketa Errazean

FEVASek adiskidetasuna, eta pertsona guztien bizitzan

zein garrantzitsua den, aztertzen duen gida bat egin du.

 

Adiskidetasuna oso gauza baliotsua da,

horregatik, gida honek “Adiskidetasuna altxorra da” du izena.

 

Irakurketa Errazeko gida honek adiskidetasuna zer den azaltzen du,

baita harreman horren alderdi garrantzitsu batzuk ere.

Horrez gain, adiskidetasuna eta sare sozialak,

adiskide toxikoak eta bakardade sentimendua jorratzen ditu.

Azken bi kapituluetan,

lagun berriak egiteko ideia batzuk ematen ditu.

 

Gida hau egiteko, FEVAS, Apdema, Atzegi, Gaude eta Gorabide

elkarteetako profesionalekin elkarlanean aritu da.

FEVAS Plena inclusión Euskadi Irakurketa Erraza bildumaren 6. zenbakia den gida honen helburua adiskidetasunak pertsona guztienbizitzan duen garrantziari buruzko hausnarketa piztea da. Aurreko zenbakietan bezala, dokumentu hau FEVASen eta Apdema, Atzegi, Gaude eta Gorabide elkarteetako autokudeaketa taldeetako arduradunen arteko lankidetzaren emaitza da.

Bertan, modu argian eta adibideekin, adiskidetasuna zer den, harreman hori definitzen duten alderdiak eta motak azaltzen dira. Gainera, adiskidetasuna eta sare sozialak, adiskidetasun toxikoak eta bakardade sentimendua ere lantzen ditu. Azken bi kapituluetan lagunak egiteko eta mantentzeko ideia praktiko batzuk ematen dira.

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako Sailak finantzatutako argitalpenak, adimen edo garapen desgaitasuna duten pertsonak bizitzaren arlo guztietan murgil daitezen bultzatzeko FEVASen estrategia sendotzen du. Era berean, Irakurketa Erraza sustatzen du, ahalduntzeko, parte hartzeko eta bizi-kalitatea hobetzeko ezinbesteko tresna gisa.

Argitalpen hau webgunean ere badago eskuragarri.

Artículos relacionados

Familian Oinarritutako Ikuspegiaren (FOI) arabera, familia da pertsonaren laguntzarako unitate nagusia. Vegak adierazi bezala, Familian Oinarritutako Ikuspegia erronka eta inbertsioa da aldi berean erakundeentzat. Zuzendaritzek ezagutu egin behar dute, horretan sinetsi, eta inplementatzeko baldintzak sortu.

Esteban Corsino, Plena inclusión Aragoneko teknikaria. Elkarrizketa horretan, Corsinok azpimarratu du teknologia adimen- edo garapen-desgaitasuna duen pertsona bakoitzaren bizitza-proiektuaren zerbitzurako beste laguntza bat dela. Mi Casa proiektuan duen esperientziatik abiatuta, laguntza-sisteman txertatzeko eta erakundeetan aldaketa kulturala bultzatzeko beharra defendatzen du,

FEVASek amaitu du adimen-desgaitasuna duten pertsonei eta haien familiei laguntza ematen dieten erakundeetan Familian Oinarritutako Ikuspegia ezartzen aurrera egiteko Deustuko Unibertsitateko María Villaescusa eta Garazi Yurrebasorekin batera gauzatutako pilotajea.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content