Skip links

Adimen-desgaitasuna duten pertsonek nahi gabeko bakardadeari buruz hausnartu dute

Adimen-desgaitasuna duten 90 pertsonak baino gehiagok hartu zuten parte
larunbatean Gasteizko Europa Jauregian egindako topaketa batean.
Topaketaren leloa hau izan zen:
“Ai, nire bakardadea!
Inklusioa eta parte hartzea nahi ez den bakardadeari
aurre egiteko tresna gisa”.

Parte-hartzaileak Apdema, Atzegi, Gorabide eta Gaude
elkarteetakoak ziren.
FEVAS Plena inclusión Euskadik eta Apdemak
antolatu zuten topaketa,
Gasteizko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.

Carlos Rueda eta Elisa López Apdemako autokudeatzaileen ordezkariek
ireki zuten topaketa.
Ondoren, Carlos Errasti Apdemako presidenteak eta
Valeria García-Landarte FEVASeko zuzendariak hitz egin zuten.

Jardunaldian,
parte-hartzaileek nahi gabeko bakardadeari buruz hausnartu zuten.
Gai horrek asko kezkatzen ditu adimen-desgaitasuna duten pertsonak.

Parte-hartzaileen iritziz,
komunitatean parte hartzeko aukera faltak
bakardadea areagotu dezake.
Era berean, uste dute gizarte inklusiboago batek
pertsonak lagunduago sentitzen lagunduko lukeela.

FEVASentzat, bakardadearen aurka borrokatzea erronka garrantzitsua da.
Pertsonek parte hartu ahal izateko espazioak sortu behar dira,
pertsona bakoitzari laguntza egokia eskaini behar zaio
eta ingurune guztiak irisgarriak izango direla bermatu behar da.

Gaudek lagatako argazkia

Adimen-desgaitasuna duten Apdema, Atzegi, Gorabide eta Gaudeko 90 pertsona baino gehiago bildu ziren larunbat honetan Gasteizko Europa Jauregian, FEVAS Plena Inclusión Euskadik eta Apdemak antolatutako Autokudeatzaileen 18. Topaketan parte hartzeko. Jardunaldian, parte-hartzaileek kolektiboa bereziki kezkatzen duen gai bati buruz hausnartu zuten: nahi ez den bakardadea eta komunitatean parte hartzeko aukera faltak sentimendu hori nola areagotu dezakeen.

Topaketa Gasteizko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, eta “Ai, nire bakardadea! Inklusioa eta parte hartzea nahi ez den bakardadeari aurre egiteko tresna gisa” lelopean egin zen. Aurkezpena Carlos Ruedak eta Elisa Lopezek egin zuten, Apdemako autokudeatzaileen ordezkari gisa, eta ongietorri instituzionala Carlos Errasti Apdemako presidenteak eta Valeria García-Landarte FEVASeko zuzendariak eman zuten.

Talde lanean, parte-hartzaileak bat etorri ziren nahi ez den bakardadea adimen-desgaitasuna duten pertsona askoren eguneroko errealitatearen parte dela esatean. Azpimarratu zuten gizarte inklusiboagoa eta parte hartzeko irekiagoa izateak isolamendu hori murrizten eta lotura komunitarioak sendotzen lagunduko lukeela.

FEVASen iritsiz, bakardadeari heltzeak erronka garrantzitsuak dakartza, besteak beste, topaguneak sortzea, laguntza pertsonalizatuak sustatzea eta ingurune benetan irisgarriak bermatzea.

Gaudek lagatako argazkia

Artículos relacionados

EDEKAk, Desgaitasuna duten Pertsonen Ordezkarien Euskal Koordinakundeak, “Adimen Artifizial Inklusiboa: eskubideak eta aukerak desgaitasuna duten pertsonentzat” udako ikastaroaren edukiak eta ondorioak jasotzen dituen dokumentua argitaratu du bere webgunean. Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko Sailak antolatu du ikastaroa, EDEKArekin

FEVASek, beste behin, Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Elkargoak antolatutako Inguruneko Irisgarritasun Unibertsalari buruzko Ikastaroan parte hartu du, Euskadin irisgarritasun unibertsalari eta diseinu inklusiboari buruzko erreferentziazko prestakuntzan, hain zuzen ere. Honekin dagoeneko hiru ediziotan lagundu dugu, irisgarritasun kognitiboan dugun esperientzia

FEVAS Plena inclusión Euskadik, adimen-desgaitasuna, garuneko paralisia eta autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten pertsonen eta haien familien eskubideak bermatuko dituzten politikak diseinatzen eta hedatzen modu aktiboan laguntzeko Administrazio publikoarekin harreman jarraitua izateko beharra nabarmendu du.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content