Skip links

“Más salud-Osasun gehiago”, FEVASen monografia berria

FEVASek adimen desgaitasuna duten pertsonen

osasunari buruzko aldizkari bat argitaratu du.

Aldizkari hau bilduma baten 6. zenbakia da.

Aldizkari honen bidez, FEVASek osasun arloko profesionalak,

administrazioa eta gizartea sentsibilizatu nahi ditu

adimen desgaitasuna duten pertsonen osasunerako eskubideari buruz.

 

Aldizkari honetan gai horren inguruan

asko dakiten pertsonei egindako elkarrizketak daude.

Esate baterako, Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua,

Patricia Navas Salamancako Unibertsitatekoa

eta Marta Pascual Aspace Bizkaiakoa.

 

Aditu horiek desgaitasunen bat duten pertsonek

osasun zerbitzuak jasotzeko

dituzten zailtasunei buruz hitz egiten dute.

Adibidez, irisgarritasunik eza,

desgaitasunarekiko jarrera desegokia

eta profesionalen prestakuntza falta.

 

Aldizkari honen eta FEVASen beste ekintza batzuen helburua

zailtasun horiek gainditzea eta inklusioan aurrera egitea da.

Argitalpen hau FEVAS Plena inclusión Euskadi Monografien Bildumaren 6. zenbakiari dagokio, eta adimen edo garapen desgaitasuna duten pertsonen osasunerako eskubidean sakontzen du, hainbat begirada eta ikuspegitatik. Monografia hau FEVAS gauzatzen ari den zenbait ekimenen barruan dago, administrazioa, osasun-sistemako eragileak eta gizartea eskubide horren inguruan sentsibilizatzeko helburuarekin. Ekimen horiek Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko NBEren Konbentzioan jasotzen dira.

Ale honetan euren ikuspegia ematen duten pertsonen artean hauek daude, besteak beste: Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua; Inés de Aráoz eta Cristina Paredero (Plena Inclusión España); José Antonio de la Rica (Eusko Jaurlaritza); Patricia Navas (Salamancako Unibertsitatea eta INICO); eta Marta Pascual (Aspace Bizkaia). Gainera, Fayna Martinek (Plena inclusión Canarias) AA Osasun Txartelaren (Irisgarritasuna eta Laguntza) esperientzia zehaztu du, desgaitasunen bat duten pazienteen arreta hobetzeko soluzio gisa.

Oro har, elkarrizketatutako pertsona guztiak bat datoz esatean irisgarritasun faltak, adimen desgaitasunari lotutako jarrera eta estereotipoek eta profesionalen informazio  eta prestakuntza faltak, besteak beste, oztopo direla populazio horrek osasun sistemarako duen sarbidea baldintzatzeko orduan.

Ekintza horien bidez, FEVASek oztopo horiek gainditu nahi ditu, eta adimen edo garapen desgaitasuna duten pertsonen gizarteratzean aurrera egin nahi du, eremu guztietan.

Monografía hemen

Artículos relacionados





    Ver Política de privacidad

    Skip to content